Urtea zatitzeko orduan, jarduera desberdinen
arabera zatitzen dugu bera. Horrela, urte eskolarraz hitz egiten dugunean,
irailean hasi eta ekaina arte doan egutegia dela badakigu. Are gehiago, urte
naturalaz dihardugunean, urtarriletik abendura doana dela jakin badakigu. Bi
egutegi-adibide hauek dira, agian, gehienontzat, gertukoenak eta ezagunenak.
Hala ere, arestian aipatutako egutegiek,
antzerako ezaugarriren bat baldin badute, hori da gizakiok “antolatutako”
egutegiak direla; egutegi artifizialak direla, alegia. Eta hau horrela bada,
zeintzuk dira naturalak? Naturak berak markatzen ditu ekosistema desberdinen
arabera, egutegi propioak, eta horren arabera mugitzen dira gizakiok. Baserrira
hurbildu besterik ez dago konturatzeko bertako lanak ez duela arestian esandako
urte naturalarekin zer ikusirik, baizik eta inguruenak berak jarritako zikloen
arabera egindako egutegi bat (urtaroetan banatuta) jarraitu behar izaten duela
baserritarrak.
Kristautasunak ziklo natural hauek bere gain
hartzen hasi zenean, zaindari baten izena jartzen hasi zen bakoitzari. Beraz,
normala da, bada, garai zehatz eta sinbolikoetan ez dakigu zein zaindariri
gauzak eskaintzea eta eskatzea, gure antzinako arbasoek, kristautasuna etorri
aurretik, beste norbaiti egiten zioten bezala.
Antzuola, 1915. urtean.Gari zailak ikus daitezke
Hala ere, denbora oso azkar doan garai
honetan, gero eta baserritar gutxiago bizi da baserritik, eta egutegi berezi
hau desagertzear dago.
Baina noiz hasten zen, bada, nekazal-egutegi
hori? Denboraz aspalditik, garia bera etxeratzen hasi zen unetik. Garai hartan,
eta duela gutxi arte, nahi eta nahiezeko jatordua lortzeko izango zen hazia
ereiteko unearekin, hasten zen egutegi hori.
Sinbolikoki, kristautasunari begira, Santa
Katalina eguna (azaroak 25) jo izan da gari-hazia ereiteko eguna. Beraz,
bertatik hasten da baserriko egutegi hau, eta, gu ere, hutsetik hastera goaz,
garai bakoitzeko ezaugarririk nagusienak aipatzen joango gara.
AZAROAK (Azaroak 25. Santa Katalina)
Gure esanetan azaroari *“zemendixa”
esaten zitzaion.
Esan bezala
baserrian urtea Santa Katalina egunean edo garaian hasten zen, garia ereiteko
unean, eta horrekin lotuta badago esaera bat zera esaten zuena Antzuolan:
“Santa Katalina astia
garia ereitteko astia”.
Aldez aurretik, nola
ez, garia ereiteko lurra prestatu beharra egoten zen:
“Garia, artoa
aurretik izandako tokian sartzen zenez, prestatu beharra egoten zen. Lehenik
eta behin, artarra erabiltzen zen belarrak kentzeko. Lehen lana, beraz, lurra
garbitzea izaten zen. Ondoren, lurra landu beharra egoten zen, eta horretarako
garai batean laia erabiltzen bazen ere, goldamuturraz eta goldenabarraz egiten
zen lan berori. Beraz, *“sotaskia”
alde batean gelditzen zen golda pasatzerakoan. Hau egin eta gero, eta lurra
berdintzeko, larra eta trailua pasatzen zen.Belarra moztu
beharrik ere ez zegoen, goldeak berak *“sopizarra”
izaten zuelako; hau da,
goldatzen zihoanean belarra mozteko aparailua.Behin lurra
prestatuta, garia ongi ereiteko, *“asatsa”
erabiltzen zen; hau da, gida bat garia non sartzeko eta baba hazia non sartzeko
ere. Orduan gariarekin batera, baina denboraz beranduago, baba ereiten zelako.
Andre gizonak *“hazikotzaria” hartuta, bada, garia ereitera joaten
ziren, zabal-zabal soroan sakabanatuta.Garia ereindakoan jaitxo bat ere egiten zen: *“galapari” izenekoa; hau da, familiakoek eta laguntzaileek egiten
zuten afariari esaten zitzaiona”.
Garotara joateko, mozteko, batzeko
eta etxeratzeko ere garaia izaten zen. Artoa kenduta, batu eta zuritzeko garaia
ere izaten zen.
Berakatza atalak ere sartzen
ziren, punta gora begira. San Pedro egunean –garia biltzen hasi aurretik-
jasotzen zen berakatza.
Ardiak menditik jaisten zirenez,
aurretik heziak edo *histurak errepasatu eta itxi egiten ziren.
“Egurretia” egiteko garai ere
izaten zen, menditik ekarri, moztu eta kalean saltzeko.
Satsa eragin, besteak beste San
Jose egunean gariari botatzeko ere egiten zen. Hau oso lan nekagarria izaten
zen.
Lan urriena, arinena hilabete
honetan izaten zen baserrian.
Hesiak itxi, konpondu ere egiten
zen.
Ardiak etxean egoten zirenez
zaindu egin behar izaten ziren.
Etxe inguruko, zelai eta
mendietako zikinak kenduz, garbiketak egiten ziren.
Su egurra ere ekarri behar izaten
zen menditik: moztuz, batuz eta etxean lakatzak moztuz, ondoren kalera
eramateko:
“Plazako
baskulan pisatu ondoren saldu egiten zen. Garai batean, kaleko etxe guztiek
beheko sua zeukatenez, egurra beharrezkoa izaten zen; ez zegoen ikatza
erabiltzeko ekonomikarik. Bazterretxe izan ei zen Antzuolan –1930. inguruan-
lehen sukalde ekonomika jarri zuena, eta horrela ikatza erabiltzen hasi ziren
kaleko etxeetan”.
Garia ordurako ernalduta,
berdetuta, egoten zenez, area hartu eta idiarekin “aretu” edo jiratu, lurra
biguntzeko, egiten zen.
Baita gariari botatzeko sahatsa
zehetu ere. Hau hil beheran egin beharra egoten zen, bestela sahatsa hondatu
egiten zen.
San Blas (otsailak 3) inguruan ere
bildotsak etortzen hasten zirenez, erne ibili beharra egoten zen.
Elutsa baserria, gaur desagertuta, Uzarragan
San Jose inguruan (martxoak 19)
sahatsa botatzen zitzaion gariari.
Menditik otarra ekartzen zen
artoari, ongarri bezala, sahatsarekin nahasturik, botatzeko. Menditik moztuta, *leran
eta gurdian ekartzen zen.
Patataren lurra prestatu, eta
patata soroan edo ortuan sartzen zen:
“Antzina ez zen jango, baina guk bai.
Derrigorrak ekarri du patata jatea. Lehen baserritarren janaria gaztaina eta
erremolatxa zela esaten zuten; gero derrigorrak artoa eta patata jatera eraman
gintuen. Animaliek aurretik jaten zituztenak (txerriak, behiak eta jaten
zituztenak), gero pertsonak jaten hasi gara.. Dena dela, garia eta artoa ere
izan dira guretzat janari oso inportanteak”.
Egurretan ere egin behar izaten
zen.
Etxeko animaliak zaindu ere:
oraindik barruan zeuden behiak eta kanpoan, baserri inguruan, menditik jaitsita,
zeuden ardiak.
Lurra ez galtzeko, zaindu behar
izaten zen:
“Arbia kentzen
zenean eta bera landatutako lurra behera jaitsita egoten zenez, lurra jaso
beharra egoten zen. Horretarako auzokoei deitu, eta auzo lagunean, denok ilaran
jarri eta zakuetan lurra sartuta bata besteari emanez, lurra jaso egiten zen
soro gainera. Langintza hori egiteko, lurra sikua egon behar zen”.
Ondoren, prestatu lurra artoa
sartzeko. San Prudentzio egunetik (apirilak 28) sartzen zen artoa. Langintza
honekin ere badago esaera bat, zera esaten duena:
“San
Jurgi (apirilak 23) artoa ereitteko goizegi”.
“San Markos (apirilak 25)
artoa ereindda baleoz”.
Aste Santuak, 1915. urte inguruan
Maiatza izaten zen, hala ere,
artoa sartu edo ereiteko garaia; baina baita:
1.
baba sartzeko –aldiko hiru ale zulo
bakoitzean-,
2.
eta erremolatxa,
3.
eta “alpajia” edo “forrajia” ere.
Garia ahalik eta gehien jorratzeko
unea ere izaten zen.
Letxuga eta tomatea ere sartzen
zen:
“Letxuga jaten zen gero,
udan, baina gatz barik, azukrearekin jaten zen, eta oso ona egoten zen, nahiz
eta inguruan euli pila bat egon azukrearen inguruan. Ozpina eta olioa ere egiten zitzaion. Tomatea
ez zen orain bezala entsaladan jaten, baizik eta zartagin gainean pure bezala
egin eta jaten zen!”.
Ardiak mendira jasotzeko garaia
ere izaten zen, baina eguraldiaren arabera izaten zen.
Neguan barruan egonda, etxeko
animaliak kanpora ateratzeko garaia hasten zen; sartu irtena egiten zen: “- Konturatu behar gara lehen orain baino
zelai gutxiago zeudela; denak soroak zirela, hau da, landutako lurrak; beraz,
behiek-eta ez zeukaten sail handirik ibiltzeko, orain bezala”.
Orduan hasten zen, baita ere,
belar-ontza.
Konjuruak egiteko garaia ere
bazen:
“Udaberrian abadeak ibiltzen ziren
auzoz-auzo, baserriz-baserri, etxeko lurrak eta animaliak bedeinkatzen.
Akolitoak edo sakristauak etortzen ziren abadeekin baserrietara eskuan otar bat
zeukatela. Sotanaren gainean abadeak tunika zuri bat zuela, otoitz liburua
ateratzen zuen eta soroei begira otoitzaldia egiten zuen, latinez. Guk entzun.
Aldi berean, etxean Pazkotatik gordeta geneukan ur bedeinkatua baso baten
ekarri, sartu bertan Erramu egunean ere bedeinkatutako erramu lakatz bat, eta
laboreak gure Jaungoikoak gordetzeko esanez gaitz, haize, hodei eta
besteengatik, abadeak bazter guztiak bedeinkatzen zituen. Langintza honen
ordez, baserritarrak dozena bat arrautza-edo ematen zion apaizari, akolitoak
edo sakristauak hartu eta otarrean sartzen zituenak. Kargatuta joaten ziren, beraz, kalera!
Honekin lotuta badago esaera zahar bat esaten zuena: - Badator belia
arrautzetara!”.
Artoa eta garia jorratu beharra
ere egoten zen.
San Juan eta San Pedro egunean
belarra moztu, sikatu, eta barrura
erretiratzen zen; beste batzuk, berriz, kanpoan lagatzen zituzten *belar-metak
edo *belar-suhatzak eginez. Gariarekin ere antzerako
gauza egiten zen.
Ardiei ilea mozteko garaia ere
izaten zen. Artilea herrira etortzen ziren traperoei saltzen zitzaien.
San Martzialak, 1960. inguruan
San Fermin eguna garia biltzeko
garaia (ebaki, batu, jo...) iritsi zela adierazten zuen.
Belarra mozteko unea ere bai.
Beste hainbeste artoa jorratu eta *“miazteko”
edo entresakatzeko ere, bestela elkar jaten zirelako.
Kipulak jasotzeko eguna ere izaten
zen.
Lausagarreta baserria. Atzean Uzarraga
Sarritan abuztua garia jotzeko eta
batzeko garaia ere izaten zen. Garia mozten zenetik jaso arte hamabosten bat
egun metatuta egoten zen soroan.
Garia kendu ondoren, bera egondako
soroa arbia sartzeko prestatzen zen, eta komeni izaten zen abuztuaren erdirako
(12-13-14 egunerako), San Lorentzo edo Andre Mari egunerako, ereinda egotea.
Honekin lotuta badago esaera zahar bat esaten zuena:
“San Lorenzo esku baten sua
eta bestean ura”.
Arbia
sartzeko eguna, gainera, zaindu behar izaten zen:
“- Arbia
oso delikatua da, eta bere unean sartu behar izaten da. Berandu bazen gari
jotzeari laga, lurra berriro goldatu, area pasatu, satsa bota eta arbia sartzen
hasten ginen”.
Herriko jaiak ere izaten ziren,
baina ordurako baserri lanak bukatuta egoten ziren: garia jasota eta arbia
ereinda. “- Herriko jaiak abuztuan
egitearen arrazoi nagusia hauxe zen: ordurako baserriko lan inportanteenak
bukatuta egoten zirela. Esaten zutenez, antzina, maiatzean jartzea ere pentsatu
ziren herriko jaiak, baina oraindik baserritarrak lan asko egiteko garaia
izaten zenez, abuztura pasatzera erabaki ziren”.
Mendiko belarra jasotzeko egunak
ere izaten ziren.
San Bartolome egunerako ere aharia
etxeratu egiten zen, ordurako *“arkera”
hasita zegoelako. Komeni zen etxera ekartzea bestela aharia edozein artaldetan
sartzen zelako.
Ikazkinak ikatza egiten ere hasten
ziren, eta horretarako neguan moztutako egurrak erabiltzen zituzten:
"Herrian ugari egiten zen
ikatza. Askok Bergarako Altos Hornosen saltzeko, baina baita errementerietarako
eta etxeetarako ere. Etxean plantxetarako eta hornilloetarako erabiltzen zen
ikatza; kerik ateratzen ez zuen ikatza zelako. Pagoa, haritza eta gaztaina
izaten zen egurrik erabiliena ikatza egiteko: gaztainaz egindako ikatza
errementarikoak-eta zeramaten; oso preziatuta izaten zen; motela izaten zen eta
egur-ikatza ez zen alferrik galtzen; berehala emendatzen zen, ez pagoa eta
haritzaren bezala, betirako sua izaten zutena!”.
Lana eta aisialdia. Herriko antzerkilariak
Arbi jorra izaten zen; oso luzea
eta neketsua; “- *“bakandu” ere
egin behar izaten zen-eta!”.
Babagorria eta artoa irailaren
erditik jaso egiten zen. Ondoren artazuriketa etortzen zen, baba kendu edo
aletu... eta arto-ganbaran jartzen ziren artaburuak, babarekin batera ongi
sikatzeko.
Artoa
oso janari garrantzitsua izan da baserrian:
“Artoa jatordu ederra izaten zen denontzat: behiak,
oiloak... ere jaten zutena. Etxekoentzat ongi eralgitako arto-irinarekin,
labean sartuta, arto ogi ederra egiten zen; besteak beste, goizean esnearekin
hartzeko edota baita *taloak egiteko ere”.
Abuztuan ez bakarrik, irailean ere
ikatza egiteko garaia izaten zen.
Udazkenera
begira, baserriko lanak gogortu egiten ziren:
“Baserrirako hilerik gogorrenetakoa. Garia biltzeko
unea gogorra izaten bazen ere, baina orduan eguna luzea izaten zen, orain,
udazkena izanda, eta eguna moztuta, lan asko egiten zen baserrian: garoa moztu,
bildu, jaso eta ekarri behar izaten zen, eta horretarako hiruzpalau pertsona
behar izaten ziren mendira joateko. Andreek, berriz, bazkaria eraman behar
izaten zuten. Etxean ere ez zen lan faltarik izaten, animaliak zaindu
behar...”.
Gaztainak batzeko garaia ere
izaten zena, baina baita artoa eta babarena ere.
Arrosario Santua errezatuz, arto
zuriketa ere egiten zen: “- Artaburua otarrera eta lastoa ganadura”, esanez.
Aharia etxetik mendira eramaten
zen ardiak-eta ernaltzeko, eta ondoren etxera ekartzen zen, bestela edozein
artaldera joaten zelako.
Etxe
zuriketa ere egiten zen: sukaldea, gelak, zalditegia... zuritzen ziren, baina
horretarako ez zegoen egun berezirik:
“Eguraldi onak aprobetxatzen ziren. Zuriketa kare
biziarekin egiten zen, arropak garbitzeko añil pixka bat botaz, honek zuritasun
gehiago ematen ziolako. Bi emanaldi ematen ziren. Zalditegian egiten zenean,
animaliak kanpora ateratzen ziren. Dena zuritzen zenean hura izaten zen
aldaketa!”.
Informazio gehiago:
http://www.ahotsak.com/antzuola/pasarteak/ant-045-003/
Iturriak:
Ramirez de Okariz Telleria, Iñigo (2003). Antzuolako ohitura zaharrak. Antzuolako Udala.