Martin de Carrera izeneko arkitekto beasaindar ospetsuaren beste zereginetako bat Antzuolan, Errukizko Amaren parrokiako korua diseinatzea ere izan zen.
Izan ere, Martin, Uzarraga eta Errukizko Amaren parrokiarako proiektu desberdinak egin zituen.Koruari dagokionez, bada, badaukagu esku artean berak egindako diseinutako bat, 1755ekoa izan litekeena, baina gaur ikusten dugun
koruarekin zer ikusi ez duena.
Ez dakigu gauzatu zen korua. Dakiguna da, dokumentuek hala dioskutelako, 1806an korua egina zegoela, eta urte hartan ordaindu zitzaiolako Juan Inzari 5.461 erreal “por la ejecución del coro nuevo, su escalera y puerta”[1]. Urte berean, koruko biderako jarritako harlanduzko lurzoruarengatik ere, 1.800 erreal ordaindu zitzaion Baltasar Marcoletari.

Baina
dirudienez, gorabeherak izan zituen koruak. Berrogeita hamar bat urte beranduago,
1854ko martxoaren 23an hain zuzen, gaur egun ezagutzen dugun korua
berreraikitzen zeudelako. Eta berreraikitzeak adierazten du, nola ez, aldez
aurretik zegoenaren itsura aldaketa sakon bat, izan ere aurreko koruaren
aztarnarik ez baitago. Berreraikitze honen aurrekontuari erreparatuz gero,
gauza bitxiak aurki daitezke, adibidez haritz egurra erabili zela bera
eraikitzeko; eta ez edozer egur: “tabla de madera de roble seca de Alsasua o
otro punto de Navarra”. Eta egurra ondo lotzeko, berriz, “clavo de ala de mosca
o puntas de París” [2]. Eta norbaiten
irudimena zuzentzeko esan, “puntapaixa” hauek ez zirela Antzuolako
“Camachonian” egindakoak.
Obra zenbat kostatu zen ere jakin, badakigu: egurra, 3.284 erreal eta 25 maravedi ordaindu zen; eta igeltserotza, berriz, 3.869 erreal eta 29 maravedi.
KORUA ETA AULKITERIA gaur egun
Obra zenbat kostatu zen ere jakin, badakigu: egurra, 3.284 erreal eta 25 maravedi ordaindu zen; eta igeltserotza, berriz, 3.869 erreal eta 29 maravedi.
Koruaren
oinarria eginda, orain ikus daiteken aulkiteria edo silleria egitea agindu zen ondoren.
Horretarako, 1866ko urrian Elorrion bizi ziren “Esteban de Capelastegui eta Aguirreocitia”, 40 urtekoa berau, eta “Juan
Domingo de Fuldain eta Arana”, 45
urtekoa, hitzartu zen obra hau: “bajo plano y presupuestos de Don
Mariano José de Lascurain y Don Carlos de Uriarte, vecinos de la villa de
Vergara, a 31-12-1864”[1]. Obra
guztia ordaintzeko 10.950 erreal aurreikusi zen, eta baldintza hauek izango
zituen, besteak beste: “con tarima de roble o castaño… moldura o cornisa de
nogal… 11 columnas de entre asientos de nogal… zócalos de castaño… puertas de
guarnición de castaño… pilastras de nogal…”. Dena dela, aurreikusita baino
merkeagoa irten zitzaien obra, izan ere azken eskaintza “7.000 reales de vellón”
izan zelako. Obra egiteko epea 5 hilabete eta erdikoa izan zen.
Esan beharrik ez dago obra guztia herriko parrokoa zen Juan Jose de Unanuek zorrotz jarraitu zuela, izan ere eliztarren poltsikotik ordaindu zen obra ("cuatro mil reales en el acto en monedas de oro y plata, y los restantes en los dos plazos que se mencionan").

HITZARMEN ESKRITURA
GPAH14435_A_044900
GPAH14435_A_045000
HITZARMEN ESKRITURA
GPAH14435_A_045100
HITZARMEN ESKRITURA
GPAH14435_A_045200
Eta nola ordaindu obra? Eztabaidak-eztabaida,
herriko parrokoa zen Juan Jose Unanuek egindako proposamenak oniritzi zabala
jaso zuen. Bera, arestian jakin izan dugun lez, Ameriketan hilda zen Jose
Domingo Azkarate antzuolarraren dirutza (10.000 erreal) baten jabe zen, “para
hacer la nueva sillería del coro”. Dirutza
hori, beraz, helburu jakinekorako bazen ere, parrokoaren proposamena zen Udalak
kanpandorrea eraikitzeko eman nahi zuen diruarekin (41.000 erreal) batu, eta
gero: “que se devuelva cuando llegue a estar en disposición, para que se
invierta (después) en la sillería del coro”.
AURREKONTUAREN ZEHAZTAPENA IKUS DAITEKE
GPAH14435_A_045300
Esandakoak esanda baina, 2010-11n parrokian egindako beste zaharberritze batean, korua ere ber egokitzapen bat izan zuen, ez, ostera, aulkiteriak.
OBRAK KORUAN. 2010eko ARGAZKIA
[2] Idem. Jose Ramon de Vizcalaza zen urte hartan (1854)
maiordomoa. Baita Obras: P010-7
(1278-007) (1854-1946)