GAZTAINA ARBOLA BATZUK PINADIAN
Baztarriñabarrenekoara ailegatu aurretik, Aizpurutxo aldetik baserrira igotzen den bide ertzean, pinadi gaztearen artean ezkutatzen dira gaztainondo zahar batzuk, garai batean lerden baina gaur ihartuta daudenak. Tartean badaude enbor zabalekoak, benetan handiak direnak, eta gaur udalerrian aurkitzen direnen artean, agian, zaharrenak edo zaharrenetakoak izan litezkeenak.
Basoko mamuak balira daude, enborrak askoz txikiagoak dituzten pinuen artean inguraturik. Ziur bertan gautxoriren bat edo katajinetaren bat izango duela ezkutatzeko toki bat.
BESTE GAZTAINA ARBOLAK ETA BAZTERRIÑABARRENEKOA BASERRIA
Beraz, aitzaki polita izan daiteke antzuolar askorentzat ezezagunak diren inguru hauek ezagutzeko, hots, aipatu ditugun gaztaina arbolen bila joatea! Trekutzetik oinez, hiru ordu laurdeneko bidea besterik ez da, eta bitartean Ondamendi eta Ursalto baserriak ere bisitatu...