2017/09/02

GARAI BATEKO DANBOLINDARIAK ETA DANBOR-JOLEAK ANTZUOLAN



H-002487Danbolina
Sinonimoak direlakoan bagaude ere, zaila egin zaigu desberdintzea sarri danbolidariak eta danborrak. Bi musika tresna desberdinak dira danbolindariek eta danborrariek jotzen dituztenak, nahiz eta euren arteko desberdintasunak handiak ez izan. Lehenek,  diametroz estuagoa eta luzeagoa den danborrak jotzen badituzte ere, bigarrenek, aldiz, zabalagoa eta motzagoak jotzen dituzte. 

atabala bilaketarekin bat datozen irudiakAtabala
Esan beharra dago ere, danborrari ere atabala esaten zaiola gure inguruan. Aldi berean lehengoek txirula, txistu edo antzekoarekin erabiltzen zuten/duten bezala, erritmoa markatzeko, bigarrenek danborra edo atabala bakarrik, txistu  tresna barik jotzen zutela/dutela.


 ZINTA DANTZA ETA TXISTULARIAK eta DANBORRARI: EZKERRALDETIK, SANTI SOLAGAIZTOA, PEDRO TELLERIA ETA KANDELARIO ELORTZA. 
1920. URTEA

Oso musika tresna erabilgarriak dira bata zein bestea, mundu osoan barreiatuta, eta, nola ez, baita Euskal Herrian ere. Gu geuk sarri ikusi eta entzuten ditugun tresnak dira, jaietan eta beste hainbat ekitalditan, normalean txistuz lagunduta.


1920-22 URTEKO ARGAZKIA
EZKERRETIK SANTI SOLAGAIZTOA ETA PEDRO TELLERIA TXISTULARIAK. ESKUMAN PEDRO IGARTZA DANBOR-JOLEA

Hasteko badugu 1801eko danbolindariaz aipamena.Wilhem von Humboldt hizkuntzalari, poeta, literatur kritiko eta politikoa, Euskal Herrira 1799.ean etorri zen lehen aldiz. Bi urte beranduago bidaia horrek sortutako jakin mina gure herria zeharkatuz asebete zuen, hizkuntzari, kulturari, paisaiei, ohiturei eta instituzioei buruzko oharrak jasotzen zituen bitartean. Lan horren emaitza hizkuntza ugarietara itzuliko zen Euskaldunak izenburuko liburuan argitaratu zuen, 1801ean. Bertan hauxe zioen danbolindarien inguruan, Antzuolan ere koka daitekeena:


“Por la tarde después de los oficios divinos va el tamboril a la plaza y toca mientras haya alguien. Entonces se ven agarrar y danzar muchachas y niños, nodrizas o madres danzar con sus niños en brazos. El tamborilero está pagado por el Municipio. Después de cada baile recibe de los bailarines todavía algo, pero es sumamente poco. Tiene un pequeño tambor, sin sonajas colgando, y en la boca una pequeña flauta con solo tras agujeros. Maneja a la vez la flauta con la mano izquierda (se toca recta colgando hacia abajo de la boca) y golpea con la derecha con un palillo el tambor. A pesar de esta sencillez sin embargo, la música es agradable, y tan variada como se quiera”.

Beraz, Antzuolan ere historia luzekoak dira musika tresna biak eta baita euren erabiltzaileak ere. Gaur ere ez dago jaialdirik txistu, danbolindari eta danbor-jole gabe.


Aipatu behar da, hala ere, garai bateko liburuetan ez dela bereizten danbolindari eta danbor-joleen artean, eta, beraz, ez dakigu besteak beste bere zereginean txistua zeinek erabiltzen zuten.

Azpimarratu  beharko litzateke ere kanpotarrak zirela tresna hauek jotzen zituztenak eta beste askotan, berriz, herriko jaietarako batez ere, kanpotik ekartzen zirela danbolindariak “jaiak alaitzeko”.

Hala, gure ibilbidea, 1664ean hasten da. Orduan, udalak egindako inbentarioan "un tanbor con sus palos y cuerdas y demas aparejo neçessario" azaltzen delako. Ez dakigu gehiago. Dena dela ohikoa zen udaletan tresna hau, udal agiri asko jakinarazteko herritarrei danbor bidez egiten zelako  (Liburua, 2 , 1661-1674, 37r.). 

1676an dugu herriko danbor-joleari buruz lehendabiziko albistea, izan ere dakigu Juan de Villarrek jarraitu nahi zuela danbor jolea izaten. Udalak baiezkoa eman zion eta jotzeko agindua San Juan, Korpus, San Bartolome eta Errukizko Amaren egunetan (herriko jaietan). Guztira 200 erreal jasoko zituen lan hori egitearren. Hala ere, herritarrek ere eskatu zioten baita San Juanen heriotzan (abuztuan) nahiz zezen korridan ere jotzea, esandako diruaren truke eta hiru urterako epearekin (Liburua, 3, 1674-1736, 10r).


1931. URTEA. SANTI SOLAGAIZTOA ETA PEDRO TELLERIA TXISTULARIAK. ESKUMAN PEDRO IGARTZA DANBOR-JOLEA.

1703an, berriz, 200 erreal eman zitzaion herriko alkateari herrian ospatzen ziren jaietarako: San Juan, Alardea, San Bartolome eta Errukizko jaietarako. Aldi berean baita danbor jole, pifano (xirulari) eta gainontzekorako ere jendea kontratatzeko ahalmena (Liburua, 3, 1674-1736, 263v.). 

Hamar urte beranduago (1713ko uztailaren 23an) danbolindarien ordainketarako ere herriko gazteekin bat egitea eskatzen da, denen artean kudeatzeko gastua, eta San Bartolome, Errukizko Ama eta San Juan egunerako etor zitezela eskatzen da.

1740ean, egoera berezi baten aurkitu zen herria. Herri osoan ez omen zegoen danborrik (tresna) herrian ospatzen ziren ekintzetarako. Beraz, danborra erostea erabaki zen, eta berori ondo gorde zedila eskatu zen (Liburua 4, 1736-1763, 50 v). 

Izan ere danborra beharrezkoa tresna ere bazen beste ekintza batzuetarako, besteak beste herriko udaletxean hartutako erabaki batzuk kalez-kale pregoilariak herritarrei jakinarazteko.


1930. URTEA. FELIPE ELORTZA (TXISTUA), JOSE LETE, JOSE IGARTZA /DANBOR-JOLEA), BENITO LAMARIANO (ALBOKA) ETA KASIMIRO ARIZTI.

1758an, berriz, Inazio Aierbe zen danbor jolea, eta dirudienez “pobre en vestuario” omen zegoen garai hartan, tartean jasotzen zuen soldata urriagatik eta baita bere emaztea ere gaizorik zegoelako. Beraz, zera eskatu zuen Udalak: egin ziezaiotela 150 erreal balio zukeen “un vestido de paño de tarazon” . Eta, halaxe,  San Bartolome egunerako egitea “una prolenciana de paño de tarazona”. Aldi berean, baina, zera erabaki zuen Udalak: “se hagan los danzantes segun en la forma que se han hecho los años pasados por Corpus, … y fiestas de San Bartolome”.  Beraz, dantzariek ere parte hartu zituzten garai hartako jaialdietan (Liburua 4, 1736-1763,328 r). 

1763an, azpeitiarra zen Juan de Ibargurenek bidali zuen ohar bat esanez herrian ospatzen ziren San Bartolome jaietarako bere semea ere aintzat hartzea, oso danbor jole ona zelako. Hala onartu zen.(Liburua 5, 1762-1793, 21v.). 

Urte batzuetara (1776) badakigu Lorenzo de Lesaca herriko danbor jolea izaten jarraitzea erabaki zuen Udalak. (Liburua 5, 1762-1793, 177r.). 

Bi urte geroago (1778ko urtarrilaren 7an) Jose de Barrenak, herritarrak, herrian danbor jole bezala parte hartzen zuen, danbor joleari laguntzen, jai egun guztietan. Badakigu, gainera, 1782an bere zereginarekin jarraitzen zuela Jose de Barrenak, baina gutxi irabazten zuenez, hala berak aitortuta behintzat, herriko udalak hainbat erreal gehiago ordaintzea erabaki zuen (Liburua 5, 1762-1793, 203v. eta 132v.).


1954. URTEA. NATIONAL GEOGRAPHIC MAGAZINErako. 

Hamar urte beranduago (1788) 40 dukat zeuden aurreikusita danbor joleari eskaintzeko, eta zumarragarra zen Francisco de Alberdi prest zegoen plaza hori hartzeko. Alkateak orduan, pista interesgarri bat izan ere ematen digu, izan ere berezitu egiten ditu danbor-joleak eta danbolindariak: “en el caso de tambor y tamboriteros”. (Liburua 5, 1762-1793, 175r). Esan, 1791ean Francisco bera zela “tamboritero de esta villa”. Hala soldata igoera eskatu zuen. (Liburua 5, 1762-1793,zg). 

Urrats handi bat emango dugu eta 1841ean jarriko gara, alegia, lehen karlistada bukatu berrian. Izan ere, Eulogio Elcoro-Ariztizabal eta Francisco de Mujicak, “juglares de esta villa”, gerra zibila aurretik kobratzen zutena eskatu zuten: 20 dukat (`de vellón´) bakoitzak. Udalak erabakitzen zuen 160 erreal guztira bakoitzari eskaintzea .(Liburua 6A, 1793-1841, zg).


National Geographic, 1954. Ezkerretik Enrike Jauregi, Gerbasio Legorburu eta Luis Azkarate.

Dena dela, izan zen beste eskaera bitxi bat garai hartan, Pascual de Anzolak egindakoak, izan ere “la juventud de Anzuola le ha instado a pedir la plaza de tamboritero”. Udalak erantzuten zion zegoeneko Eulogio Elcoro-Ariztizabalek zuela plaza hori (Liburua 6A, 1793-1841, zg). Eulogiok, gainera, 1844ean, adierazten du bere bi semeak ari zirela lana egiten “como musicos juglares” herrian, baina soldata urriarekin. Eskatzen du soldata igoera bat, eta Udalak kobratzen zituzten 320 errealez gain 60 erreal gehiago ordaintzea erabaki zuen. (Liburua 6b, 1820-1874, z/g). 

Handik bi urtera, Pablo de Celayak diosku Manuel de Elcoro Ariztizabalarekin batera ari zela “musico juglar” bezala lan egiten, eta gustura jarraituko zuela, baina horretarako soldatatxoa behar zuela. Udalak 140 erreal urtero ematea erabaki zuen San Bartolome, Errukizko ama eta ondorengo eguna berak alaituz. (Liburua 6b, 1820-1874, z/g). 

1851en Fermin de Elcorok bere zeregina utzi zuenez, izan ere Santanderrera zihoan lanera, bi eskaera egon ziren bera ordezkatzeko: Jose Iñurrigarro eta Vicente de Arreserenak. Eta erabaki garbirik ez zuenez Udalak, lau hilabeterako frogan jarri zituen, eta horren arabera aukeratuko zutela. Hala ere Ferminek berriro eskatu zuen plaza. Izan ere, Santanderra joan omen zen lanera, baina bertako lantokiak sua hartu eta bueltatu beharra izan zuen. Esan Udalak ez zuela onartu bere eskaera.  Baina Ferminek zortea izan zuen. Vicente Arresek ez omen zeukan bere lanerako jarrera onik eta, orduan, Udalak erabaki zuen Fermini postua eskaintzea urte berean (Liburua 6b, 1820-1874, z/g). 

1851eko abuztuan ere herriko jaietarako ohiturak jarraitzen zuen kanpotik danbolindariak ekartzeko. Horren aurrean, nahiz eta ohitura izan kanpotik beste norbait ekartzeko, Manuel de Elcorok esan zuen horretarako bere burua eskaintzen zuela. Udalak baietza eman zion proposamen horri, baina: “y que procurara tener contento a la gente en las dichas funciones”. (Liburua 6b, 1820-1874, z/g). 

Esan bezala, herrian bertan gustukorik ez-edo, kanpotik norbait ekartzeko ohitura zegoen herriko jaiak alaitzeko; adibidez Bergaratik. Hala, 1859an, Errukizko Amaren jaietarako Bergarako danbor jolea ekartzea erabaki zen, bi egunetarako. Proposamen hau 1864ean ere errepikatuko zen: “se traigan como costumbre los tamborileros de Vergara por espacio de dos dias” (Liburua 6b, 1820-1874, z/g).


ALARDEA 60. HAMARKADAN. EZKERRETIK, SANTI SOLAGAIZTOA, ELOI IGARTZA (SEMEA) ETA PEDRO IGARTZA (AITA)

1861ean, Leandro de Arrese zen danbor jole plaza zuena Antzuolan, baina berriro eskatu zuen berarentzat plaza Fermin de Ariztizabalek. Aitzakia, berau: “tambor que fue de esta villa”. Lortu zuen nolabait bere nahia, 1868an bere zereginetan jarraitzen zuen Leandrok, baina Juan Martin de Alberdirekin batera. (Liburua 6b, 1820-1874, z/g). 

1878an, Manuel de Irizarrek eskatu zuen bere semea zen Rokerentzat “plaza de tamborilero y tambor”. Une hartan musika hau ikasten zebilena. Erabaki zen berari ematea plaza, 1100 errealen truke.

XX. mendearen hasieran, 1919ko ekainaren 29an zehazkiago, ohitura zuten bezala, danbor joleek San Juan, Santa Ageda, San Martzial eta San Blas erromerietara joateko ohitura zuten, eta bertako maiordomoek bazkaltzen ematen zietela badakigu. Hala ere, denen gustukoa ez-edo, “y para evitar más discusiones”, zera erabaki zuen Udalak: goizean edo arratsaldean joan zitezkeela, auzoetako maiordomoek eskaeren arabera. Egun guztirako bazen 15 pezeta ordaindu beharko zuten; arratsaldez joanez gero, berriz, 5 pezeta, eta “ los tamborileros comerán por su cuenta”. (Liburua 11, 1916-1924, folio 198) . Honen aurrean, auzoetako maiordomoek protestatu zuten erabakiaz. (Liburua 11, 1916-1924, folio: 208). 

Aipatutako mendearen hasieran (1905ean), herriko ordenantza berriak kaleratu zirenean, bere bigarren atalean, “Bailes” izeneko 30 eta 31. Artikuluetan aipatzen da herriko danbolindarien zereginak:

  • “Art. 30. Los Tamborileros, a las primeras campanas que anuncian la administración del Santo Viático o la Extremaución y la agonía y muerte, cesarán de tocar por un breve intérvalo y definitivamente al Ángelus, excepto en los días 23 de junio y 24, 25 y 16 de agosto y en otros, que circunstancias especiales exijan, en que se sujetarán a las órdenes que de antemano les dicte el Sr. Alcade o concejal que haga sus veces”. 
  • “Art. 31. Tampoco podrán los tamborileros tocar fuera de los días que tienen obligación y de lugar o sitio destinado para ello sin obtener el correspondiente permiso de la autoridad local”.

XX. mendearen ondorengo urteetan izandako zereginen inguruan, gerra ostean, danbolindariek eta danbor-joleek igandero, Garizuma izan ezik, dantzaldiak jotzen zituzten herriko plazan, bostetan hasi eta zazpiak eta erdira arte, nahiz eta udan eta neguan ordutegi aldaketatxo batzuk izan. Fandangoak, arin-arinak, biribilketak eta kalejirak jotzen zituzten.

Beste eginkizun bat, gaur ere egiten dena, kalejira izaten zen. Domeka goizetan, zortzietako mezaren ondoren egiten zena, maiatzako Santa Cruz-ak hasi (maiatzak 3) eta iraileko Santa Cruzeraino (irailak 14).

Egun handietan, udalbatzarra elizara joateko ere, alkate soinuaren bitartez laguntzen zuten. Joan eta etorria. Bide batez auzoetako jaietan ere parte hartzen zuten. Auzoetako bazkalostean, berriz, baserriz-baserri alborada esaten zitzaiona jotzen zuten baserrietako ate aurrean. Baita kaleko auzo batzuetan ere. Oso gustukoak omen zituzten txistulariek alboradak, nahiko kafe, pattar eta zigarro-puru (eskupeko batzuekin) egoten zelako.



1997-12-24. 
HERRIKO TXISTULARIAK GABON GAUEKO KANTALDIAN

Iturriak:

No hay comentarios:

Publicar un comentario