2017/09/09

HERRIKO KARTZELA eta PRESOAK

Dokumentuen urritasunagatik ez dakigu zer izan zen lehenengo: 1661erako herrian kartzela edo ziega bat zegoela pentsatzea, edo herriko abadea izan zen hiltzailea atxilotu eta herrian kartzela faltagatik bera egiteko erabakia hartzea. Gure ustez bigarrena izan zen; alegia, abadea hiltzea izan zela pizgarria ondoren herrian kartzela egiteko.

Halaxe izan zelakoan gaude. Detonantea "Francisco abad Garicaça"ren heriotza. Hiltzailea, berriz, Miguel Perez de Amilleta izan zen. Herriak ez zeukan toki bat bere preso izateko eta bere bila zetorren "alcayde carcelero" delakoak ere ez zuen bere gain hartu ustezko hiltzaileak ihes-edo egingo balu, esan bezala herrian bera herritik kanpo eraman arte non sartzerik ez zelako.

Egoera zein zen ikusita, eta aldi berean egoera honi heonbeste erantzuteko ez, baina ondorengo urteetan zetozkionari erantzuteko, kartzela bai izateko etxeren bat erostea-edo erabaki zen. Hala ere, ondoren ikusiko dugun bezala, etxe horretan "sala del ayuntamiento, carcel meson, peso y taberna" izateko erabaki zen. Esan une hartan, herriko batzarrak plazan zegoen Madalena ospitaleko aretoan egiten zirela.

Hala da. 1661eko urtarrilaren 14ko udal batzarrean dakigu beharrezkoa dela herrian kartzela bat eraikitzea eta bide batez hainbat udal batzarretako gaia izango zena. Gai honi forma ematen joateko, Juan de Zabalari eman zitzaion boterea, zertarako eta "para ynformarse de carçel segura ... para los pressos". Eta hala,  Francisco Garçia de Lascurayn herritarra Arrasatera joan zen arestian aipatu dugun Juan de Zabalaren informazio txostena jasotzera. Txostena udalbatzarrean zeudenen artean eztabaida sortu zuen, baita iritzi kontrajarriak ere, baina jarrerak jarrera, alkatea zen Andres Perez de Arangurenek emandako iritzia gailendu zen, izan ere udalbatzarrean zeudenen 32 boto jaso zituen; alegia "... requiere a la dicha villa se de dicha carcel segura y en el ynterim agan goardia a los pressos los veçinos de la dicha villa por sus turnos y ademas dello dicha villa dentro de veinte y quatro dias le de duçientos reales de plata para asesorias y ocupaciones...".

Bide batez, udalbatzar berean, jakinarazi zen herrian zegoen Gaspar Saez de Oxirondoren etxea salgai zegoela, eta aukera ona izan zitekeela etxea erosi eta bertan herriko batzarrak egiteko aretoa, kartzela eta ostatua izateko, pisua kokatzeko eta taberna ere egoteko. Gehiengoa ados agertu zen proposamen horrekin, eta etxea ordaintzeko herriko mendi sailen bat saltzea ere proposatu zen (183v-187v).

Baina aipatu dugun bezala, gai honen pizgarria herrian izandako heriotza edo erailketa bat izan zen. Ustez, Miguel Perez de Amilletak herriko abadea zen Francisco de Garicaça hil zuelako. Ustezko hiltzailea bere bila zetorren "alcayde carcelero"-ari eman behar zitzaionez, honek toki seguru batean presoa egoteko agindu zuen, izan ere herrian kartzela bat ez egoteak presoak ihes egiteko arriskua zekarrelako. Baita "otros que adelante estubiesen en dicha carcel"

Bazegoen beste arazo bat ere. Alegia, presoak sortzen zituen gastuak herriak ala "alcayde-carcelero"-ak ordaindu behar ote zituen. Kontua da herrian bazeuzkala idatzita ordenantza batzuk, non adierazten zen "manda que los señores alcalde tenga obligacion de pedir y conpeler al tal alcayde y carçelero a que de fianças carceleras y para la cobrança de los maravedis que se le cometiere por la dicha villa". 

Baina esan bezala, "alcayde"-ak ezin zuen eman fiantzarik, herriko kartzelatik presoak ihes egiteko arrisku handia zegoelako. 
zeraingo kartzelak bilaketarekin bat datozen irudiak
 GARAI HARTAKO KARTZELA BAT NOLA IZAN ZITEKEEN. ZERAINGO KARTZELA, XVIII. MENDEAREN HASIERAKOA

Egoera zein zen ikusita, beraz, esan dugun Gasparren etxea erostea erabaki zen, izan ere "se a de rematar en quarta y ultima almoneda segun el dicho señor alcalde a prevenido oy por las yglesias de esta villa, y se le de por tal carcel".
















 GARAI HARTAKO BESTE KARTZELA BAT NOLA IZAN ZITEKEEN.  

Baina kartzela batek beste osagarri batzuk behar ditu, eta behin etxea erosita, herriak ba omen zeuzkan "ademas de çepo y quatro pares de grillos". Dena dela, "si el señor alcalde sintiere aya mas neçesidad de mas prisiones las aga luego a costa de esta dicha villa, sin dilazion alguna". Beraz, aipatutakotik beste gehiago nahi izanez gero, alkateak ahalmen osoa zeukan erosketa egiteko. Erabaki guzti hauek, baina, ez ziren udal ordezkari guztien aldekoak izan. Adibidez, Juan de Arangurenek esan zuen ez zuela uste Gasparren etxea egokiena zenik bertan kartzela izateko. Beraz, ez zegoela ados bere etxea erosteko asmoarekin. (189v-1991r) .

Aipatu dugun "alcayde-carçelero"-ak ere adierazi zuen etxea erostea gauza bat zela, baina ondoren kartzela bat eraikitzeko aintzat hartzeko berezko osagarriak: ateak, leihoak, bisagrak, sarrailak ... Dena dela, ez zegoen arazorik, herriko alkatea baimenduta omen zegoelako nahi beste gastu egiteko: "que a quenta de dicha villa se conpre dicha cassa y se le de al dicho señor alcalde; se le den  el çepo que esta en esta carcel, y tanbien grillos, se agan las demas prisiones que se requieran y sean neçesarias a costa de la villa y se le entreguen".

Testu honetan adierazten den bezala, "se le den el çepo que esta en esta carçel", nolabaiteko kartzela bat-edo bazegoela herrian pentsaraztera eramaten gaitu. Dena den, aipatutakoak irakurrita ez omen zen egokiena.

1661eko apirilaren 3an herriko udalak erositako etxea berrian obrak egiteko aurrekontua eskatzea erabaki zuen udalbatzarrak. 340 zilarrezko dukat ordaindu omen ziren etxea eta bere inguruak erosteko. (204r)

Eta hala, 1664ko urtarrilaren 17an "en las cassas del concejo" egindako "inbentario de los vienes, papeles y de mas cossas que dicha villa tiene" hala azaltzen da udaletxean bertan, kartzelaren deskripzioa: "cassa del concejo ... ytten el aposento de avajo con su puerta, cerraja y llave y en ella dos bentanas con sus bisagras y demas fierros neçessarios y guardas fallengas; un çepo de madera con su çerraja, candado y llave; y tres pares de grillos quebrados y desgoarneçidas" (36r).

1665ean, herriko kartzela zela eta, bertan zigortutako gizon eta baita emakume desberdinak ere sartzen zituztela azaltzen da, adibidez, Françisca de Garay. Arrazoia? "La muger que esta pressa ... sobre la esposiçion de la criatura". Alegia, izandako umea alde batera lagatzearren zigortuta, eta, beraz, "se castigue segun el delicto cometido sobre dicha esposiçion a costa de la dicha villa, por el alcalde", (60v-61r) une hartan Pedro de Garicaça zen alkatea .

Abandonatutako umeen gaia oso orokorra eta ohikoa izan zen garai hartan, Antzuolan ere normala izatera iritsi zen han eta heen lagatako umeak jasotzea,eta, hala, urtebete beranduago, 1666ko maiatzean, herritar bat, Gabriel dute preso herriko kartzelan:

“El señor alcalde propuso y dixo que el domingo proximo passado, nuebe del corriente, en el çiminterio de la hermita de San Bartolome … se encontro una criatura muchacha esposita sin que tubiesse consigo de que fuese bautiçada, con lo qual lo primero ablo a dos mugeres de la cassa de Eztala que tienen anbas sus criaturas, para que por caridad yçiesen buena obra y tuibiesen dicha criatura por unos pocos dias, durante el tienpo que el dicho señor alcalde … buscara de una nodriça que la criasse, y ellas ofreçieron con gusto … y luego les entrego dicho criatura; y lo mismo le ablo al cura … para que se bautiçare … como en efecto se bautiço y se esta en dicha cassa Eztala. Y luego … han echo diligençias de la tal nodriça, y aunque se halla una persona … se le falta cama. Y ademas de ella, por rumor que a avido, que en la cassa de Yriarte de susso de esta villa, una moça alabessa que serbio en ella por criada, salio preñada segun se dibulgo por publico de Gabriel de Gabirondo, cuñado del ynquilino de dicha cassa. Se prendio al dicho Gabriel y le tiene todabia presso en la carçel. No hostante que el niega haber tenido con dicha criada alabesa trato ni amistad alguna, ni ser suya de el dicha criatura" (85v-87r). 

Ondoren frogatu ze ez zela bere umea. 

Edo 1667ko otsailean kartzelan zegoen "el ladron presso que esta en la carcel traido por unos veçinos de Gaviria". Ez dakigu gehiago, bakarrik alkateak egin zuen gestioa: "se informa a un abogado y se aga su pareçer a costa de la villa" (103v).

1669ko abenduaren 16an, berriz, beste mota bateko "apopiloak" dauzkagu kartzelan; alegia, arlote edo eskaleak: 

“El dia 11 del corriente (abenduan), estando su merçed (alcalde) en la dicha obra nueba que se traia en el hospital de esta dicha villa, por mandado de su merçed, acudieron dos mançebos bascongados y que aviendolos visto de que andavan con grande prevençion dellos y demas cossas, salio su merçed … del dicho hospital aver en que se parava la sobre dicha prevençion. Y que de alli un rato bino otro asi bien al dicho hospital echando maldiçiones que ninguno queria dar limosna; y asi bien in contenenti otros dos. Y el uno dellos sin sonbrero y ansi bien otros dos: y el uno dellos con sombrero blanco que en todo eran siete, y de mala sospecha. Y luego que acudieron al dicho hospital y albergaron en el juntos su merçed el dicho alcalde les pregunto a todos de donde ern, que traian y a donde iban, y otras cossas tocantes al descargo de su mala sospecha. Y como ellos no dieron raçon ni motivo alguno de su buena bida y costumbres les mando que fuessen pressos, como en efecto fueron. Y aviendole andado a Juan de Aguirre, su jurado, los registrasse, les allo tres puñales, y ademas dellos dos pistolas cargadas con balas rassas, y una della lebantada en el gatillo. Y que en la conformidad que esta muy noble y muy leal provinçia de Guipuzcoa tiene decretado, ordenado y mando en sus Juntas Jenerales de que todos los bagamundos sean pressos y puestos a buena custodia y guarda y remitidos a la Diputaçion para que se dispinga dellos por la dicha Diputaçion, los tiene su merçed del dicho señor alcalde a dichos siete mançebos en la carcel publica desta villa. Y que da quenta a dicha villa y sus veçinos para que deliveren en la mejor forma que puede en pro y hutil desta dicha villa; y con feudo largo se acordo que en uno con el dicho alcalde y los de su regimiento sean nonbrados para todas las diligençias neçessarias que se neçesitan haçer en castigo de los siete conpañeros. Es a saver: en Galarça auzo a Domingo de Unanue y Andres Perez de Goitia; y en el valle de Uçarraga a don Juan de Elussa y Juan Perez de Çavala; en Liçarraga a Ignaçio de Lascurain y Juan Perez de Goenaga; en Yrimo eguia, Miguel Rodriguez de Arrelus y Juan Perez de Eguzquiça, menor en dias; y en Basa alde a Miguel Perez de Amileta y Bartolome de Madariaga Ariçaga; y en la calle a Andres de Aranguren y Françisco Perez de Madariaga. A los quales y cada uno dellos in solidum, dio la dicha villa poder y facultad cunplidamente para que puedan açer y agan todas las sobredichas diligençias de castigar a los dichos siete pressos por la culpa que contra ellos ha havido, ay y hubiere adelante y sin limitaçion alguna …” (140v-141v). 

Handik lau egunetara, abenduaren 20an, erantzuna: 

“El dicho señor alcalde (Andres de Aranguren) propusso y dijo que atento que la çiudad de Vitoria ha remitido personas con carta requisitoria para que se entreguen a ella los bagamundos que las tiene pressos y a buena custodia y guarda, delivere la villa si los gastos echos con ellos y demas conpañeros an de ser por quenta de dicha çiudad o de la desta villa… Se acordo que todos los gastos echos con ellos asta la dicha entrega, el dicho señor alcalde les ponga pormenor y sean por quenta desta dicha villa, y se le tomen por bien echos y gastados en la quenta que diere” (142v). 

Beraz, herriko kartzelak berezo dezente izaten zituen.

Informazio iturriak

  • Antzuolako Artxibo Historikoa: Akta eta akordioen lehen liburua (1642-1661): 1661/01/14 akta (183v-187v); 1661/02/06 akta (189v-1991r); 1661/04/03 (204r).
  •  Antzuolako Artxibo Historikoa: Akta eta akordioen bigarren liburua (1661-1674): 1665/06/28 (60v-61r); 1667/02/06 (103v); 1666/05/12 (85v-87r); 1669/12/16 (140v-141v); 1669/12/20 (142v).




No hay comentarios:

Publicar un comentario