Behin
edo behin komentatu dugu etorkinen kontua ez dela euskaldunentzat fenomeno
arrotza, izan ere gu geu etorkinak izan garelako XVI. mendetik hasi eta XX.
mendearen erdi aldera arte. Bada zerbait, ezta?
Jendeak
ez zuen nahita alde egiten bere jaioterritik, beharrak hala bultzatuta baizik,
eta, gurea, Bizkaia eta Gipuzkoaz ari naiz bereziki, oso lur antzua zen
herrigune eta baserrietan bizi ziren herritarren beharrak asetzeko. Horregatik, gosea
saihesteko eta diru bat irabazteko, alde beharra izan zuten herritarrek: Kuba,
Argentina, Peru, Mexiko ... izan ziren joandako antzuolarren destinoak.
LICENCIA PARA PASAR A ULTRAMAR
Joandako askoren
berriak badauzkagu artxiboan, beste askorenak, berriz, ez, betirako galdu dira.
Guk, honetan, XIX. mendean alde egindako herritar batzuen berri izango dugu, eta horretarako hainbat
dokumenturen lekukotza ere erabiliko dugu, hau da, 1841etik hasi eta 1860ra doazenak, hain zuzen ere. Lagin bat
besterik ez da, baina adierazten duena garai hartan herrian bizi zen egoera ez
zela oparoena. Jendeak alde egin behar izan zuen arrazoi desberdinak tartean:
DATA
|
DESTINOA
|
NOR
|
1840/09/16 | LA HABANA | JUAN BAUTISTA DE UNANUE |
1840/10/09 | MEXIKO (DOLORES) | JOSE GABRIEL DE NARVAIZA |
1841/06/18 | MEXIKO | DOMINGO DE ITURBE |
1841/03/20 | MONTEVIDEO | JUAN CRUZ DE MADINA |
1842/02/03 | MONTEVIDEO | PEDRO ANTONIO DE AGUIRRE |
1847/09/25 | LA HABANA | IGNACIO DE ARAMENDI (EZKONDUA) |
1856/08/23 | BUENOS AIRES | MANUEL DE AZCARATE (AROTZA) |
1859/10/29 | BUENOS AIRES | SEBASTIANA IDELFONSO DE AGUIRRE |
1860/02/05 | LA HABANA | JOSEFA DE AGUIRRE (22 URTE) |
1860/01/26 | PERU | JOSE YGNACIO DE ARCELUS |
Beraz, kasu
bakoitzean dakigu nor zen joan behar izan zen herritarra eta nora;
hainbatetan baita bere adina eta lanbidea ere. Aldi berean jakingo dugu beste hainbat kontu, izan ere joan aurretik aitortza batzuk egin behar izaten zituztelako, besteak beste ez zutela inongo zigor penalik ezta beste
betebeharrik ere lurraldean. Zerbait izanez gero, ezinezkoa egiten zitzaielako joaterik. Alegia: “deviendo para
obtener el correspondiente pasaporte dar fianza de no tener en el pais
compromiso alguno de ninguna clase que le impida ausentarse”.
NORABIDE BAT:
CIUDAD DE MEGICO
Bide batez, joaten zenaren kargu ere egin behar izaten zen senidetako bat, eta bere gain hartuz zetozenak. Alegia: “no trata de substraerse a ningún procedimiento judicial, ni tiene compromiso, ni impidimento que obste su marcha, ni fuero militar, pero si acaso lo tubiere se obliga el otorgante como su fiador que por tal se constituye a responder…”.
Hauek izan ziren, adibidez, joan zirenen fiadoreak:
- Domingo de Iturbek bere aitaren baimena, Pedro Antonio de Iturberena, lortu zuen.
- Pedro Antonio de Aguirrek bere anai nagusia zen Antonioren onarpena izan zuen.
- Jose Ygnacio de Arcelusek, ezkondua, Jose Antonio de Ugarte, Raimundo de Leturiak eta Jose Ignacio de Arangurenek hartzen dute bere gain.
- Josefa de Aguirrek, ezkondu gabekoa, Juan Jose de Urangak, Pedro de Arinek eta Jose Letek eman zuten bere fidantza.
- Jose Domingo de Azcaratenak, berriz, Fermin de Madariagak, Manuel de Letek eta Javier de Arruek.
- Sebastiana de Aguirrenak, Jose Antonio de Murguiak, Esteban de Larrañagak eta Manuel de Lamarianok.
- Ignacio de Aramendik, bere emaztea zen Josefa Pablo de Aguirrerenak.
- Juan Bautista de Unanuek bere ama zen Maria Josefa de Oruek.
- Juan Cruz de Madinak, bere gurasoek eman zuten: Ygnacio de Aramendik eta Josefa Pablo de Aguirrek.
Arrazoiak joateko zeintzuk ziren? Adibidez, Jose Ygnacio de Arcelusek garbi dauka: “a labrar su fortuna”. Arrazoi bera adierazten dute Jose Domingo de Azcaratek edo Sebastiana de Aguirrek. Ignacio de Izaguirrek, berriz, ez dakizkigu zeintzuk, baina “arreglar negocios de familia”. Badago joaten dena “a reclamar la herencia de Antonio de Orue, su tio, vecino que fue de Matanzas”.
Batzuk inongo loturarik gabe joaten baziren ere, bazeuden batzuk Ameriketan senideak zeuzkatenak. Adibidez,
- Domingo de Iturbek bere lehengusua zeukan Mexikon: Gabriel de Iturbe.
- Edo Sebastiana de Aguirrek Buenos Airesen zeuzkan bi anai: Jose eta Domingo de Aguirre.
- Ignacio de Aramendik La Habanan omen zeukan zain Ignacio de Izaguirre.
- Juan Cruz de Madinak, adibidez, “en llamamiento de sus parientes”.
- Jose Gabriel de Narvaizak bere senidea zen Francisco Antonio de Larrinuak deituta.
Normalean
ezkondu gabekoak baziren ere, badago kasu bat bera familiarekin, emaztearekin,
joan zena: Jose Ygnazio Arcelus.
Edo emaztea Antzuolan laga zuena ere badago:
Ignacio de Aramendi.
Gizonezkoak baziren ere nagusi joaten zirenak, Maria Josefa de Aguirre bakarrik joan zen Perura. Edo Sebastiana de Aguirre Buenos Airesera.
Herritar ausartak, haiek!!!
Iturriak
- Antzuolako Artxibo Historikoa. Paper solteak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario