2018/01/27

ALARDEA: MAIRUA, IKURRIÑA ETA DISKURTSOA EUSKARAZ (1977)

1977ko abuztuaren 26an beste Alarde historiko bat ospatu zen Antzuolan, 1976an gertatu zen bezala.

1977an hiru aldaketa egon ziren. Lehenik, legalizatu berri zen ikurriñaren presentzia herriko balkoian; bigarrenik, konpainiaren janzkera berria eta, hirugarrenik, diskurtsoa euskaraz egitea.

1976an eman zion eskua alardeko buruzagiak mairuari, lehendabizi historian, eta, horrezaz gain, ez zuen durbantea zapaldu beharrik ere izan!

Joan gaitezen zehatzago aztertzera, baina, 1977ko alardean gertatu zenaz:

Lehenean, Alardeko burua zen Jose Luis Kortabarriak legalizatu berri zen ikurriña eman zion mairuari, eta orduan ere, durbantea zapaldu gabe, ikurriña hartu eta ezkutatu zen udaletxeko arkupean. Ohiturak honek, baina, ez zuen ondorengo urteetan jarraipenik izango. Bigarrenik, alardeko konpainia osoa gudarien janzkera imitatuz kaleratu zen 1979ra arte, 1980tik aurrera gaur ezagutzen dugun janzkera erabiltzen hasi zirelako alardeko partaideak. Eta hirugarrenik, lehendabizi historian ere, alardeko buruzagiak euskaraz egin zuen diskurtsoa, eta baita soldaduei ere aginduak euskaraz eman ere: “Gelditu! … Atseden… Kubritu! … Fermur!... Buelta erdi!... Kargatu! … Apuntatu! … Sutu!”.

Nola liteke Antzuolan bezalako herritxo batean gazteleraz egin behar izatea diskurtsoa, galde lezake bat baino gehiagok. Ia 100 urte gaztelera hutsean funtzionatu zuen Alardeak (edo hobeto esanda, diskurtsoak). Hizkuntza arrotza zuten garai hartako antzuolarrek ze demontre ulertuko ote zuten ustez Baldejunkeran antzuolarrek egindakoaz. Zeinek daki!

Testuinguru politikoak pasatu ziren, baita Frankoren 40 urteko diktadura ere. 1975ean Franko hilda, Alardean ere hizkuntzaren erabilera aldatzeko ordua zela piztu zitzaien herritar batzuei argia, eta hala, 1977ko alardean, antolatzaile eta Jose Luis Kortabarriaren ekimenez egin zen lehendabiziko alardea, euskaraz!!!.


2018/01/20

ANTZUOLAKO OGIXA (II)

Garai bateko Galardi baserriko beheko sua, gaur desagertuta.

Aurreko batean, Martin "panaderuak" egiten zuen ogiari buruzko atala egin genuen. Orain, berriz, baserrian egiten denari ekingo diogu; baserrietan ia desagertuta dagoen etxeko zeregin bati erreparatuko diogu. Horretarako, 1994-5ean egindako testigantza bat dakargu (argazkiak ere garai hartakoak dira): Galardi baserrian bizi den Maria Jesus Elezpururen testigantza, hain zuzen ere. Une hartan, neguan, elurra-eta egiten zuenean egiten zuen Maria Jesusek, batez ere, ogia.  Beste garai batzuetan, berriz, astean behin egiten zen ogia baserrietan.
 "Eromaixa"

Gaur egun argazkietan ikusten diren espazioak desagertuta daude, baserri osoa berriztu beharra izan zutelako bertakoek. 

Has gaitezen ogia egiteko hiru orduko prozesua ezagutzen. Horretarako  garai batean baserriko sukaldea zen tokitik hasiko gara, beheko sua zeukana, eta alde batean eta bestean ogia egiteko labea. Beste aldean, berriz, "eromaixa" izenez ezagutzen den mahai-armairu tankerako bat zegoen. Gero konturatu nintzen ogia egiteko osagarri guztiak gordetzen zirela bertan

Kilo eta erdiko ogiak egiten zituen Maria Jesusek, tartean baita artogia ere.
Galbahea astintzen

Ogia egiten hasteko lehendabiziko zeregina zahia eta irina bereiztea zen, horretarako galbahe bat erabiliz. Ondoren, gatza, ura eta azkarrixa edo lebaduria gehituz, lan neketsuena egiten zen, ogiaren masa zena.

Hori egin bitartean, egindako ogi masa batuko zen izara ere berotzen jarrita zeukan. Dena batu ondoren, eta ogi masa hiru ordu laurden bat harrotzen zen bitartean, labea pizteko aprobetxatzen zuen Maria Jesusek .

  Ogi masa izaran batzen

Eta piztu ez edozein erregai erabiliz, lizar, pago edo haritza erabiltzen zituelako, ke gutxi ateratzen eta erretzea ere ongi irauten zutelako. Alegia, izerdi gutxi zeukaten egurrak erabiltzen ziren zeregin horretarako.

Sua pizteko belar hondarrak erabiltzen ziren (gero papera), eta bizi mantentzeko hauspoa ere erabiltzen zen. Hala, ordubetean bero-bero zegoen labea.

 





 Behin hori egin eta gero, ogi-masa izaratik atera eta norberak nahi zuen eran, pisuan eta tankeran, zatitzen zen bera. Labean sartu aurretik, arrautza gorringo bat eragin eta koilara batez zatitutako ogi-masaren gain aldea igurtziko zen, ogi azala goritzeko. Labean sartu eta ordubetean, ogia eginda!!!










Hemen azaltzen diren azalpenak 1995ean kaleratutako "Antzuolako baserriak eta errotak" izeneko liburuan ere azaldu ziren, ez argazkiak.

Eskerrik asko, Galardi baserriko senitarteari!!!

2018/01/13

ANTZUOLAKO OGIXA (I)



Martin Zabaleta, ogi egilea, 1985ean.

Antzuolan betidanik ezagutu dugu bertan egindako ogia, nahiz eta azken urteetatik hona "MARTIN" den okindegia izan, neurri batean, era artesanalean ogia bakarrik egiten dena. 

Garai batean, ostera, Antiguan edota Errotaberrin ere egiten zen. Baina  baserrietan ere ohikoa zen astean behingo ogia etxerako egitea, edota bide batez kalean ere saltzeko (Iraeta baserrian, adibidez).

Une honetan dakargu, era sinboliko batean,  Martin Zabaletak bere okindegian egiten zuen ogiaren prozesua. Aspaldiko dokumentua da, 1985ean egindako lan batean oinarritzen delako. Gezurra dirudi baina 33 urte pasatu dira eta atzo egindako kontua dela ematen du.


 MARTINek LABETIK OGIA ATERATZEN

Martin ez zen betidanik ogigilea izan, baina badakigu Errotaberrin ikasi zuela ofizioa. Berehala laga zuena, 1950ean gaur bere izena daraman okindegiaren jabea zen Bastarriñako Patxi Irizarri erosi omen ziolako bere okindegia, une hartako 75.000 pezeta ordaindu eta gero.

 Astoak. Bertan garraiatzen zen egurra ondoren labean botatzeko.
Eta nola moldatzen zen ogia egiteko? 

Hasteko, egurra (pago egurra) erabiltzen zen erregai bezala labea berotzeko. Horrek eskatzen zuen neurri batean moztu eta astoarekin, egur biltegira ekartzea. Ondo lehortuta sartzen zen labea pizteko kamaran egurra.









Une hartan, baina, egurra erabili ordez gasa erabiltzen hasi zen han eta hemengo okindegien labeetan, baina Martinek eutsi egin zion betikoari, egurrari, eta halaxe jarraitu zuen, nahiz eta gaurko okindegi berrian gasoila erabili labea pizteko.


OGIA EGITEKO MASA PREST

Aurretik, baina, ogia egiteko masa prestatu behar izaten zen. Martin goizeko 6retan hasten zen ogi masa egiten, eta berau arrotzen zen bitartean, labea pizten zuen, 200 bat gradu lortu arte.
Antiguako ogi-egilea

Argazkietan ikusten dugun labea, baina, berria zen une hartarako, aurrekoa fijoa zelako. 1957an ekarri omen zuen orain argazkietan ikusten dena, Sabadelletik hain zuzen ere. Izan ere, 1955ean argindarra sartu zuen prozesuan.

Orduko labearen ganga edo gaina Ormaiztegiko adreiluaz eginda eta 250 ogi ale batera egiteko gai zen.

Azken urteetan makina bat laguntzaile ian zuen Martinek, herriko mutil batzuk pasatu zirelako ofizioa ikastera. Baina erretiroa hartzeko garaia ailegatu zitzaionean, bere lobek (Luismarik eta Balentinek) hartu zuten lekukoa.

Ondoren etorri ziren gaur egun ikusten ditugun aldaketak, nahiz eta jatorrizko okidengiaren zatia, garai batean Ostatua izeneko etxearen ikuilua izan zena, bere horretan jarraitu.














1985eko argazkiak

Ogia labetik atera berri, banastan, eta ogia labetik sartu eta ateratzeko, nahiz labea pizteko palatxoa ikus daitezke ezker aldeko argazki honetan.

Harrez gero urte batzuk pasatu dira, eta gaur garaiko okindegi bat ikusten dugu: fermentatzeko makina, gasoilez dabilen labea ... mekanizatua eta dena txukun! Hori bai, goizeko lauretan jaiki behar izaten dira Luismari eta Balentin anaiak egunerokoari ekiteko.




Hirina, behar beharrezkoa den lehengaia, Errioxa eta Iruña aldetik ekarritakoa, toki freskoan, aireatuan eta lehorrean mantendu behar izaten da.

Eta eguneroko ogitik aparte, ausartak era badira anaia biak, eta, aurten, artoarekin egindako ogia ere egiten hasi dira. Momentuz, ale gutxi batzuk, ea jendeari gustatzen zaion!

Saldu ez diren ogiekin, berriz, ogi birrindua egiten dute, eta salgai jarri. Saldu gabeko gainontzeko ogia, berriz, hutsaren truke saltzen dute, batez ere animaliei-eta emateko erabiltzen dena.

Iturriak:
  • Luismari eta Balentin Zubikarai anaiak. Eskerrik asko!
  • Irinmodo, 4, 1992. Jose Luis Lizarraldek idatzitako artikulua ere. Eskerrik asko.
  • Antzuolako Artxibo Historikoa.


2018/01/07

EUSKAL BLOGARIEN SAREAN IRINMODO

azkuen fundazioa bilaketarekin bat datozen irudiak

AZKUE FUNDAZIOA erreferentea da euskararen sustapenean eta duela gutxi euskal blogarien sarea ere osatu du. Bertan dago IRINMODO bloga ere.
Aukera hau paregabea da zuk zeuk ere dibulgazio lana euskaraz egiten ari diren euskal blogari batzuk ere ezagutu ahal izateko.  Gainera, arlo desberdinetako blogak aurkitzeko ere aukera izango duzu.

Kultura, Gizartea, Politika, Aisia, Zientzia edota Teknologia eremuan gustokoak badituzu, beraz, bertara joan eta dastatu besterik ez duzu izango. 

Iturriak:


2018/01/06

IRINMODO AURKIBIDEA (2017, NEGUA)



Badira dagoeneko 5 urte (eta seigarrena hasi dugu) blog hau editatzen eta kaleratzen  hasi ginela. Hemen dauzkazue 2012ko abuztuaren 2tik blog honetan idatzitako artikulu guztien zerrenda. Bateren bat interesatzen bazaizue, beraz, badakizue non aurkitu.

IRINMODO.BLOGSPOT.COM 
ARTIKULUEN AURKIBIDEA (2012-2017)
ZBKA
IZENBURUA
DATA
2012. urteko GAITEGIA
1
UZARRAGAKO ERRETAULA
2/8/12
2
ANTZUOLAKO MAIRUAREN ALARDEA
3/8/12
3
MARISTAK ANTZUOLAN
5/8/12
4
ANTZUOLAKO LARRU-ONTZEA
8/8/12
5
ANTZUOLAKO TRENA
10/8/12
6
ERREKAK ETA UHOLDEAK
10/8/12
7
ANTZUOLAKO ERROTAK
12/8/12
8
ANTZUOLAKO ERMITAK
12/8/12
9
ERRUKIZKO AMAREN PARROKIA
26/8/12
10
ANTZUOLAKO HERRI ESKUTITZA
28/8/12
11
ANTZUOLAKO BASERRIKO EGUTEGIA
28/8/12
12
ANTZUOLAN ZEHAR: 1. UZARRAGA ETA GALARTZA
29/8/12
13
ANTZUOLAN ZEHAR: 4. BASALDE AUZOAN
31/8/12
14
ANTZUOLAN ZEHAR: 2. LIZARRAGA AUZOAN
1/9/12
15
ANTZUOLAN ZEHAR: 3. IRIMOEGI GOENA
3/9/12
16
MITOAK ANTZUOLAN
15/9/12
17
ANTZUOLAN ZEHAR: 6.IRIMOEGI GOENA ETA BARRENA
15/9/12
18
ANTZUOLAKO BATZOKIA ETA EAJ-PNV
6/10/12
19
ALFONTSO UGARTE
13/10/12
20
AMILLETA BASERRIA
26/10/12
21
LASKURAINANDIA BASERRIA
26/10/12
22
LAPATZA BASERRIA
27/10/12
23
BIDAURRE BASERRIA
27/10/12
24
ITURBEHANDI BASERRIA
27/10/12
25
IRIARTEAZPIKO BASERRIA
27/10/12
26
TXERRI HILTZIA
28/10/12
27
AZKARATE BASERRIA
4/11/12
28
UDAZKEN KOLOREAK
10/11/12
29
HALLOWEEN ANTZUOLAN
11/11/12
30
AIHERRE-ANTZUOLA, 2012
17/11/12
31
URKILLU-KOROSO-LANDARRAITZ-TRUKARRI-URKILLU
17/11/12
32
GALARDITORREA
24/11/12
33
KALBARIXOKO/ZUBIKOAKO GURUTZEAK
2/12/12
34
ZEZENAK ETA ZEZEN KORRIDAK
4/12/12
35
IRALATORRE BASERRIA
15/12/12
36
“NARRU OLA” PROIEKTUA
19/12/12
37
ANTZUOLAKO TXABOLAK
22/12/12

2013. urteko GAITEGIA

38
ANTZUOLAKO (ERRUKIZKO AMAREN) ERRETAULA
1/1/13
39
ZURRATEGI PLAZAN ZURRATZAILEA
6/1/13
40
HERRIKO HARMARRIAK
13/1/13
41
IKASTETXE PUBLIKOAK
20/1/13
42
IRAKASKUNTZA PRIBATUA
20/1/13
43
ARRANDARI BASERRIAK ETA INGURUAK
26/1/13
44
JUANITO LAMARIANO
27/1/13
45
KANDELARIA EGUNA
2/2/13
46
SAN BLAS ERMITA-JAIA
3/2/13
47
ZUHAITZEI URTEAK IRAGARTZEN
9/2/13
48
SANTA AGEDA ERMITA ETA JAIA
10/2/13
49
KARNABALAK
10/2/13
50
KOMETA BAT ANTZUOLAKO ZERUAN
16/2/13
51
LIZARRAGA AUZOKO LABEA
17/2/13
52
AMILLETA BASERRIA
17/2/13
53
SARRALDE BASERRIA
23/2/13
54
ANTZUOLAKO KANPAIAK ETA ERLOJUAK (I)
23/2/13
55
AINGERU GUARDAKOA JAIA
3/3/13
56
IÑURRIGARROGARAI BASERRIA
3/3/13
57
ANTZUOLAKO KANPAIAK ETA ERLOJUAK (II)
9/3/13
58
ANTZINAKO ZUBIAK
9/3/13
59
ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (I): SEKUOIAK
10/3/13
60
MENDIOLA BASERRIA
16/3/13
61
HERRIKO ARTXIBO HISTORIKOA
17/3/13
62
INDEPENDENTZIA EGUNA
22/3/13
63
ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (II): HAGINA
24/3/13
64
ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (III): MONTERRY NEKOSTA
24/3/13
65
ERREMU EGUNETIK “AMERISUARRI” ESKEA
28/3/13
66
AMERISUARRI EGUNA
30/3/13
67
KUKUA ANTZUOLAN
26/4/13
68
ABERRI EGUNA
6/4/13
69
ASTE SANTU OSPAKIZUNA LEHEN
7/4/13
70
ERREPUBLIKA EGUNA
14/4/13
71
BESASTI BASERRIA
20/4/13
72
AURTENGO ELURTEAK
20/4/13
73
“TELLERIA” LARRU LANTOKIA ETA UR DEPOSITUA
20/4/13
74
ETXEKO URA ETA EZTALAKO UR BILTEGIA
30/4/13
75
LARREBARRENGO ERROTA ETA ARGINDARRA
5/5/13
76
“BASALDE” ARGINDARRETXEA
11/5/13
77
SAN ISIDRO JAIA
18/5/13
78
BEHEKOERROTA
18/5/13
79
ARRASATE BASERRIA
19/5/13
80
MADARIAGA BASERRIA
25/5/13
81
ERREGEBIDEAK
26/5/13
82
KORPUS EGUNA
1/6/13
83
ITXITURAK NOLA EGITEN DIREN
1/6/13
84
KIMUETATIK ZUHAITZAK
8/6/13
85
ARRELUZTXIKI BASERRIA
8/6/13
86
OTAIN BASERRIA
9/6/13
87
AKINABEI ERROTA
15/6/13
88
SAN JUANAK
22/6/13
89
SAN PEDROAK
23/6/13
90
GALARTZA ERROTA
23/6/13
91
ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (IV): UZARRAGAKO INDIGAZTAINONDOA
23/6/13
92
SAN MARTZIALAK
29/6/13
93
AITZURIGAINEKO BUZOI ANTZUOLARRA
29/6/13
94
HARTZA ANTZUOLAN
2/7/13
95
SAN JOSE IRUDIA ETA PARKEA
6/7/13
96
LASKURAIN ERROTA
10/7/13
97
GARIA ANTZUOLAN
14/7/13
98
“FLECHAS NEGRAS” ANTZUOLAN (1936ko GERRA ZIBILA)
16/7/13
99
MAHASTIAK ETA TXAKOLINA (I)
18/7/13
100
OLARANGO IDARRETXEKO UR SISTEMA
22/7/13
101
ERROTABERRI/ALTZARTE ERROTA
27/7/13
102
PAPAR GORRIKO ENARAK DESAGERTZEN
28/7/13
103
KAROBIAK
29/7/13
104
SAGARDOA/UPAITEGIA
30/7/13
105
“IRIKORTA” ITURRIAK 25 URTE
31/7/13
106
MUGAK ETA MUGARRIAK
1/8/13
107
IGERIBARAIZPARRUNDI BASERRIA
2/8/13
108
ANTZUOLAKO KALE ETA AUZOEN JATORRIA
5/8/13
109
DEMOKRAZIA GARAIKO LEHENDABIZIKO UDAL BATZORDEA
18/8/13
110
HERRIKO HARMARRIAREN LANKETA
19/8/13
111
ORKATZAK GERO ETA UGARIAGOAK
20/8/13
112
HERRIKO KANPOSANTUAK
22/8/13
113
HERRIKO JAIEN ALDAKETA
24/8/13
114
NON DAGO PLAKA HAU?
26/8/13
115
“SOL Y PLAYA”
31/8/13
116
KONJUROAK XXI. GIZALDIAN
1/9/13
117
IKATZ-TOKIAK
7/9/13
118
AZKARATE BASERRIA ETA HARMARRIA
8/9/13
119
1307ko APIRILAREN 20an “IRINMODO”
14/9/13
120
SAGARDOGINTZA BEHEKOERROTAN
15/9/13
121
HERRIKO DENDAK ETA INDUSTRIA: 1950-1960
29/9/13
122
ARTZAINBIDEAK: MONUMENTU MEGALITIKOAK
1/10/13
123
GAZTAINONDOAK ANTZUOLAN
5/10/13
124
ARTOA: AMERIKETAKO URREA
12/10/13
125
1391eko URTARRILAREN 20an
13/10/13
126
MAHASTIAK ETA TXAKOLINA (II)
21/10/13
127
GALARTZA BASERRIA
25/10/13
128
ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (V): OTSALIZARRA
28/10/13
129
ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (VI): PINU GORRIA
28/10/13
130
BA AL ZENEKIEN (I): JATETXEAK ANTZUOLAN
1/11/13
131
ROSALIA ALPINA
2/11/13
132
“KULTURA ONDAREA” DOKTOREGO TESIA
9/11/13
133
KOLEKTOREA: UR ISURKETEN KANALIZAZIOA
10/11/13
134
BAZTERRINA BASERRIAK
16/11/13
135
ARROLA ETA LEHEN FINALISTA EGUNA KOROSON
17/11/13
136
MANTIS RELIGIOSA
23/11/13
137
ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (VII): MALBARRO SAKONA ETA MALDARROPA PAGADIA
23/11/13
138
ZABORREN KUDEAKETA
30/11/13
139
HERRIKO PAISAIA ERALDATZEN
1/12/13
140
SAN NIKOLAS EGUNA
6/12/13
141
ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (VIII): IRIKORTAKO IZEIAK
7/12/13
143
ZUMAETA BASERRIAK
13/12/13
144
INDUSTRIALIZAZIOA: ETORKINAK (II)
15/12/13
145
UDALERRIKO GAINAK (BUZOIAK)
21/12/13
146
ETXEBIZITZA POLITIKA INDUSTRIALIZAZIO GARAIAN (III)
23/12/13
147
TXIKITEROAK ETA SAN ESTEBAN EGUNA (ABENDUAK 26)
27/12/13
148
ANTZUOLAKO MORFOLOGIA (LURRA)
28/12/13
149
IRINMODO ARTIKULUEN AURKIBIDEA
30/12/13
150
IRIARTEAZPIKO BASERRIA
31/12/13

2014. urteko GAITEGIA

151
1629KO ANTZUOLAKO BIZTANLERIAREN ERROLDA
1/01/14
152
ARRIAGA ETXEA/DORREA
12/01/14
153
ELURZULOA
18/01/14
154
EUSKARAREN ERABILERA
19/01/14
155
METAMORFOSIA (I): ZAPABURUTIK IGELERA
26/01/14
156
ITURRIAK EZAGUTZEN (I): LAMARIANOKO (LAMAIÑOKO) ITURRIA
1/02/14
157
ITURRIAK EZAGUTZEN (II): PAGAPEKO ITURRIA
2/02/14
158
METAMORFOSIA (II): PROZESIONARIA
8/02/14
159
ZUHAITZ APARTAK (IX): KANPOSANTUKO IZEI GORRIA
16/02/14
160
“AURREHEZI” IKASTOLA
22/02/14
161
ZUHAITZ APARTAK (X): ATLASEKO ZEDROA
2/03/14
162
HERRIKO UDALETXEA
8/03/14
163
INDUSTRIALIZAZIOAREN HASIERA (I)
15/03/14
164
ITURRIAK EZAGUTZEN (III): ZUPIDEKO ITURRIA
22/03/14
165
ZUHAITZ APARTAK (XII): SARASKETAKO LIZARRA
30/03/14
166
FELIX DE SAMANIEGO-ZAVALA
04/04/14
167
BIDAURREKO ARMARRIA
06/04/14
168
ZUHAITZ APARTAK (XI): OLARANGO LAWSON ZIPRESA
13/04/14
169
ERLEAK, ERLAUNTZAK ETA EZTIGILEAK
15/04/14
170
ITURRIAK EZAGUTZEN (IV): LOIXETAKO ITURRIA
16/04/14
171
INDUSTRIALIZAZIOA (III): 1965-66
19/04/14
172
HAUTESKUNDEAK (V): ERREFORMA POLITIKARAKO ERREFERENDUMA
21/04/14
173
UZARRAGAKO KANPAIAK SAN PEDRO PARROKIAN, BERGARAN
01/05/14
174
UZARRAGAKO ITURRIA BERRIRO MARTXAN
02/05/14
175
ERTZILA BASERRIA
04/05/14
176
UZARRAGAKO MAISUA
10/05/14
177
ALTAMIRA BASERRIA
17/05/14
178
BASERRIETAKO GURDIAK
18/05/14
179
HAUTESKUNDEAK (I): 1933ko AUTONOMIA ESTATUTUAREN ERREFERENDUMA
24/05/14
180
ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (XIII): LOIXETAKO HARIZTIA
25/05/14
181
JUANJOSENEKUA BASERRIA
31/05/14
182
HAUTESKUNDEAK (III): GERNIKAKO ESTATUTUAREN ERREFERENDUMA
01/06/14
183
HAUTESKUNDEAK (II): ESPAINIAKO KONSTITUZIOAREN ERREFERENDUMA
07/06/14
184
MUTILAGUN BASERRIA
08/06/14
185
MIGELENEKOA ETA TXASIOZAHARRENEKOA ETXEAK
14/06/14
186
MAHASTIAK ETA TXAKOLINA (III)
20/06/14
187
HAUTESKUNDEAK (IV): OTAN ERREFERENDUMA
21/06/14
188
BERGARAKO ITURBE ETXEA
22/06/14
189
HAUTESKUNDEAK (V): HAUTESKUNDE OROKORRAK (77/06/13)
28/06/14
190
SANTAKUTZ/SANTA CRUZ ERMITA
29/06/14
191
GORPU edo HILOTZ BAT BERE HILKUTXAN
05/07/14
192
HAUTESKUNDEAK (VI): HAUTESKUNDE OROKORRAK (1979/03/01)
06/07/14
193
PILDAIN ARTZAINA ANTIGUA ERMITAN LURPERATUTA
09/07/14
194
ANTZUOLAKO ZUHAITZ APARTA (XIV): ARROLA-ARRANOAITZ LEPATUTAKO PAGOA
13/07/14
195
IBARREKO ZUBI ZAHARRA
20/07/14
196
ARANTZAZU SANTUTEGIAREN SUTEA
26/07/14
197
ANTZUOLAKO PLAZAN BASKULA BAT
28/07/14
198
HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (VII): HAUTESKUNDE OROKORRAK (1982/10/28).
06/08/14
199
OTSOAK ANTZUOLAN
11/08/14
200
ONDARRAKO ZUBIA ZABALTZEN (I): OBRA BALDINTZAK
13/08/14
201
SUA KALEGOIN
15/08/14
202
ANDRAMARI EGUNA ANTIGUAN
16/08/14
203
ARGINDARRA ANTZUOLAN
20/08/14
204
MARRAGAGINTZA GREMIOA ANTZUOLAN
23/08/14
205
TOMAS ESTENAGA, KALIFORNIAN MISIOLARI
24/08/14
206
ANTZUOLAKO MINERALAK ETA MINAK
29/08/14
207
BASERRIAK ETA IDIAK XVII. MENDEAN
06/09/14
208
`IBULARAZPIKO´ BASERRIA
13/09/14
209
ANTZUOLARRAK MISIOETAN
21/09/14
210
ONDARRAKO ZUBIAK ERAIKITZEN XVIII. MENDEAN
27/09/14
211
MAISUA ETA ESKOLA XVI. MENDEAN
04/10/14
212
MENDIAN HERIOTZA (I): LAKIRIOLAKO HILARRIA
11/10/14
213
KOROSOKO-LIZARGARATEKO ESKOLA
18/10/14
214
`ESPIRITU SANTO´ KANTOIA-KALEA
24/10/14
215
AIHERRE-ANTZUOLA: 30 URTEKO HARREMANA (I)
31/10/14
216
AGUSTIN TELLERIA, ERREKETE BURUA
08/11/14
217
KAZETATIK UZARRAGARA BITARTEKO TRENBIDE-TUNELAK
09/11/14
218
SU-ERMANDADEA (1740-1921)
23/11/14
219
ERROTA-ZAHARREKO ITURRIA
29/11/14
220
AIHERRE-ANTZUOLA: 30 URTEKO HARREMANA (II)
30/11/14
221
KAPERATASUA ETA ODOL GARBITASUNA: NOBLEZIA ANTZUOLARRA.
06/12/14
222
UDAZKENETIK NEGURA
07/12/14
223
ITURRIEN IBILBIDEA: OTAMENDI, GALARDI, SARASKETA ETA KAZETA
13/12/14
224
PIRINIOKO BASOA ANTZUOLAN
20/12/14
225
MENDIAN HERIOTZA(II): HILARRIA
25/12/14
226
SARRALDE BASERRIKO JAUNAREN TESTAMENDUA (1589)
27/12/14
227
`OLOZ´ TELLETXEA
31/12/14
228
KRUZ ARANBURU INTXAUSTI: UME-GAZTE BIZIPENAK
02/0/14

2015. URTEA

229
FLYSCH FORMAZIOAK ANTZUOLAN
10/01/15
230
MATEO `UZTARRI´ren ZERRATOKIA
17/01/15
231
LABORDA SENDIA ANTZUOLAN
25/01/15
232
1876ko ERROLDA: ETXE ETA BASERRIETAKO ONDASUNAK
31/01/15
233
ANTZUOLAR BATEN ITSASONTZIA
07/02/15
234
ITURRIAK EZAGUTZEN (IX): ARGI LEKUKO ITURRIA
08/02/15
235
ANTERO APAOLAZA ETA PATXIKU TXERREN
14/02/15
236
ITURRIAK EZAGUTZEN (VIII): TXINDURRI ITURRI
15/02/15
237
EZKONTZA ETA EZKONSARIA (1510)
21/02/15
238
ESKOLA TXIKIA
22/02/15
239
ETXEANDIA: LETE ARGINDARRETXEA
01/03/15
240
CALLE ANZUOLA/ANTZUOLA KALEA
07/03/15
241
ITURRIAK EZAGUTZEN (IX): KATEAGA ITURRIA
08/03/15
242
DESKARGAKO BORROKA ETA PORROTA
14/03/15
243
HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (IX): HAUTESKUNDE OROKORRAK (1986/06/22).
15/03/15
244
EGUNKARIA ANTZUOLAN
19/03/15
245
JUAN USULARRE ETA ETXEBERRIA, ANTIGUA ETA UZARRAGAKO ERRETAULEGILEA
21/03/15
246
ASCENSIO FELIX DE LAUSAGARRETA: TRADIZIO ZALE ALA IRAULTZAILE?
28/03/15
247
TRUKARRIAGAKO OROIGARRIA
29/03/15
248
EUSQUERAZCO DOCTRINIA ANZUELAKO VERMA MODUAN (1825)
01/04/15
249
KANDIDO IZAGIRREREN ANTZUOLAKO HIZTEGIA
04/04/15
250
ITURRIAK EZAGUTZEN (X): TRUKARRIXAKO ITURRIA
05/04/15
251
UGARTETORRE
12/04/15
252
HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (X): HAUTESKUNDE OROKORRAK (1989/10/29)
19/04/15
253
UZARRAGAKO ORDEZKARIAK AUKERATZEN (1490)
25/04/15
254
HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (X): HAUTESKUNDE OROKORRAK (1996/03/03)
26/04/15
255
BIDAURRE BASERRIA (1519)
02/05/15
256
HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (X): HAUTESKUNDE OROKORRAK (1993/06/06)
03/05/15
257
ANTZUOLAKO ITURRIAK (XI): LIZARGARATEKO ITURRIA
09/05/15
258
OINAZTARRIAK JOLASEAN
10/05/15
259
DESKARGA-ZAHAR BASERRIA
16/05/15
260
SAN JOSE OBRERO KONTSUMO KOOPERATIBA
2305/15
261
HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (XIII): HAUTESKUNDE OROKORRAK (2000/03/12)
24/05/15
262
GORROLA BASERRIA ALOKERAN (1608)
31/05/15
263
ALARDEKO KAINOIAK
06/06/15
264
UZARRAGAKO KANPAI HOTSAK ALBANIAN
13/06/15
265
1968KO MAIATZAREN ANTZUOLAN
20/06/15
266
HERRI ORDENANTZAK (1757)
26/06/15
267
“TERCIOS FORALES” ANTZUOLAN
04/07/15
268
HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (XIV): HAUTESKUNDE OROKORRAK (2004/03/14)
05/07/15
269
VENTURA IGARZA, UR-BILATZAILEA
11/07/15
270
“JUNTA CARLISTA” (1908-1939)
18/07/15
271
ANTZUOLARRAK EUSKAL ARMADAN: JOSE LETE
28/07/15
272
ITURRIAK EZAGUTZEN (VII): KOROSOKO ITURRIA ETA PAGADIA
31/07/15
273
`OSTATU´ETXEA ETA ´GOENAGA´ETXEA
04/08/15
274
JAUREGI BASERRIA/LEINUA
08/08/15
275
AGUSTIN TELLERIAK EUSKARAZ IDATZITAKO DISKURTSOA
13/08/15
276
TREN ISTRIPUA
15/08/15
277
AZALDEGIETAKO/AZALDITTAKO ERROMERIA
21/08/15
278
SAN BARTOLOME JAIAK: ZEZENAK ETA ALARDEA
24/08/15
279
ANTZUOLA `ARCA DE MISERICORDIA`(1524)
29/08/15
280
1826ko ESKOLA ARAUTEGIA
05/09/15
281
ITURRIAK EZAGUTZEN (VI): OGEITURRIKO ITURRIA
12/09/15
282
GALTZEAR DAUDEN TRADIZIOAK
13/09/15
283
JUAN CHINCHURRETA `EJECUTADO´
19/09/15
284
BELAR EDO GARO-METAK
20/09/15
285
GAU ESKOLAK: HELDUENTZAT ESKOLAK
26/09/15
286
ERLIKIAK: BALENTIN BERRIOTXOA
27/09/15
287
ANTZUOLAKO ITURRIAK (XII): IRAINGO ITURRIA
03/10/15
288
LARRUA ONTZEKO BAREÑOREN ASMAKIZUNA
04/10/15
289
HERRIKO BARIANTEA EDO SAIHESBIDEA
10/10/15
290
MUEZ-ANTZUOLA: BALDEJUNKERA EZAGUTZEKO IBILBIDEA
11/10/15
291
HARATEGIA ANTZUOLAN
17/10/15
292
HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (XV): HAUTESKUNDE OROKORRAK (2008/03/09)
18/10/15
293
GOENAGA BASERRIA BERRERAIKITZEN (1742. URTEA)
24/10/15
294
DESKARGAKO TRENBIDEAREN TUNELA DESAGERTUTA
25/10/15
295
PARROKIA BERRIAREN OBRA HASIERA (1638-1640)
31/10/15
296
DOKUMENTU ONDAREA ANTZUOLAN
07/11/15
297
HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (XVI): HAUTESKUNDE OROKORRAK (2011/11/20)
08/11/15
298
KOLERA IZURRIETA ANTZUOLAN
14/11/15
299
ALFONTSO XIII ERREGEA ETA EUSKARA
21/11/15
300
LUIS ASTIAZARAN GALARZA
28/11/15
301
OROIGARRI BATEN MISTERIOA: MUEZ-BALDEJUNKERA
29/11/15
302
IRINMODO ETA HERRIKO ONDAREA 301 ATALETAN
05/12/15
303
ANTZUOLAKO AUZO-BIDEAK
08/12/15
304
SALUTADOREA ANTZUOLAN
12/12/15
305
SERORA/FREIRA ETA BIATAK ANTZUOLAN
20/12/15
306
AIHERRA-ANTZUOLA: 31. URTEMUGA
24/12/15
307
IRIMO BATASUNA
26/12/15
308
MIOTA ETXEA
31/12/15

2016. URTEA

309
PLAZAKO ERREKA IXTEKO OBRA (1706)
02/01/16
310
MENDIAK ZAINTZEKO ORDENANTZAK (LEHEN ZATA): SORRERA
09/01/16
311
HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (XVII): HAUTESKUNDE OROKORRAK (20/12/15)
10/01/16
312
HERRIKO ORGANISTAK (XVI-XXI)
16/01/16
313
MENDIAK ZAINTZEKO ORDENANTZAK (BIGARREN ZATIA)
17/01/16
314
MENDIAK ZAINTZEKO ORDENANTZAK (HIRUGARREN ZATIA): LIBURUA
23/01/16
315
ANTZUOLAKO ITURRIAK (XVI): DESKARGAKO ITURRIA ETA DEPOSITUA
24/01/16
316
AIZTOGINTZA ANTZUOLAN XVI. MENDEAN
30/01/16
317
ANTZUOLAKO ITURRIA (XIV): GORLA ITURRI (1943)
31/01/16
318
ANTZUOLAKO TRENBIDEA ETA LANGILEAK 1888an
06/02/16
319
ANTZUOLAKO ESKOLA BERRIA (1921-1968)
13/02/16
320
RODERIKO ANTZUOLAKO EDO ALEJANDRO VI AITA SANTUA
14/02/16
321
BERGARAKIN HERRI MUGARRIAK JARTZEN (1649)
20/02/16
322
BORRERO ANTZUOLARRA
27/02/16
323
AGATAK, OILOAK ETA TXAKURRAK
28/02/16
324
MADALENA ORTIZ RUIZ 50 URTE ANTZUOLAN
06/03/16
325
GORLA ERREFUGIOA ERAIKITZEN
12/03/16
326
ANTZUOLAKO ITURRIAK (XIII): GORLAZPIKO ITURUBURUA ETA ITURRIA
13/03/16
327
RAMON MARIA LILI LABORDA
19/03/16
328
SAN JOSE PARKEA
20/03/16
329
ESKOLA BERRIA (1968-2016)
24/03/16
330
IRINMODO AURKIBIDEA (2012-2016)
24/03/16
331
“POSEAN EL VASCUENCE”: EUSKARAREN PRESENTZIA XIX. MENDEAREN BUKAERAN
03/04/16
332
ANTZUOLAKO LANTOKIAK (I): HILATURAS DE VERGARA
09/04/16
333
SALATARIAK ETA SALATUAK LEHENDABIZIKO KARLISTADAN (1833-1839)
17/04/16
334
ANTZUOLAKO ITURRIAK (XVII): IRAETAKO ITURRIA
23/04/16
335
EDURNE GALARZA (1914-2006)
30/04/16
336
ANTZUOLAKO ZUHAITZ/BASO APARTAK (XV): AZALDEGIETAKO PAGADIA (ETA 2)
08/05/16
337
ANTZUOLAKO GAZTEEN ELKARTEA (1980-1981)
14/05/16
338
1926KO HEZKUNTZA KASUA
21/05/16
339
ANTZUOLAKO LANTOKIAK (II): ELAY, 50 URTE
29/05/16
340
HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (XVIII): BIGARREN UDAL HAUTESKUNDEAK (1983/05/08)
04/06/16
341
`IRINMODO´ ZORTZIKOA
11/06/16
342
ALARDE EGUNA ALDAKETA, BERGARAKO BANDA ETA JUAN MIGEL ARTOLAZABAL
18/06/16
343
ANTZUOLAKO LANTOKIAK (III): EMILIANO ALONSO GALLO
25/06/16
344
ANTZUOLAKO ITURRIAK (XVIII): EGUZKITZAKO ITURRIA
02/07/16
345
1960KO JAIEN PROGRAMA
10/07/16
346
ANTZUOLAKO ITURRIAK (XIX): ONDARREKO ITURRIA ETA BISITA
16/07/16
347
ANTZUOLAKO UDALETXEKO BALKOIA
23/07/16
348
AURKIBIDEA (2016ko UDA)
07/08/16
349
2016ko ELURTEAK
14/08/16
350
ANTZUOLAKO ITURRIAK (XV): TREKUTZEKO ITURRIA
17/08/16
351
GIPUZKOAKO JAIOTZA, EZKONTZA ETA HERIOTZA AGIRI ZAHARRENAK
20/08/16
352
ANTZUOLAKO ITURRIAK (XVI): PLAZAKO ITURRIA (1758-82)
28/08/16
353
ANTZUOLAKO LANTOKIAK (IV): IRUMENDI (50 URTE)
03/09/16
354
1766ko MATXINADA
11/09/16
355
GIPUZKOAKO BATZAR OROKORRETAN ANTZUOLAKO LEHENDABIZIKO BATZARKIDEAK (1630)
17/09/16
356
OÑATIKO KONDEA ETA PATRONAZGOA
24/09/16
357
OÑATIKO KONDEA ETA HARREMANAK
02/10/16
358
ANTZUOLAKO ITURRIAK (XVII): ASKABURU EDO ITXUMENDIKO ITURRIA
07/10/16
359
1887-1888ko ERROLDA ETA ANTZUOLAKO LANBIDEAK
09/10/16
360
AIHERRA-ANTZUOLA, 32 URTE
15/10/16
361
HERRIKO KANPOSANTUAK (I): ERRUKIZKO AMAREN PARROKIA
22/10/16
362
HERRIKO KANPOSANTUAK (II): SAN BARTOLOMEKOA
29/10/16
363
HERRIKO KANPOSANTUAK (II): KANPOSANTU BERRIA
01/11/16
364
INSTITUTO DE REFORMAS SOCIALES
05/11/16
365
SUKALDERAKO EGURRA
12/11/16
366
ANTZUOLAKO HAUTESKUNDEAK (XIX): HIRUGARREN UDAL HAUTESKUNDEAK (87/06/11)
13/11/16
367
LEHENDABIZIKO FARMAZIOA ETA FARMAZEUTIKOA
19/11/16
368
IRAKURTZEN ETA IDAZTEN JAKIN ANTZUOLAN
26/11/16
369
LOIOLA HERRI IRRATIAN BONBA
03/12/16
370
ANTZUOLAKO HAUTESKUNDEAK (XX): HIRUGARREN UDAL HAUTESKUNDEAK (91/05/26)
08/12/16
371
NON EZKUTATUKO OTE DA SATORRA?
10/12/16
372
BOLO JOKOA ANTZUOLAN
17/12/16
373
OLENTZERO
24/12/16
374
ANTZUOLAKO HAUTESKUNDEAK (XXI): HIRUGARREN UDAL HAUTESKUNDEAK (95/05/28)
28/12/16
375
PARROKIAREN KORUA ETA BERE AULKITERIA
31/12/16
2017. URTEA
376
IRINMODO URTEKARIA
01/01/17
377
ANTZUOLAKO HAUTESKUNDEAK: UDAL HAUTESKUNDEAK (1999/06/13)
7/01/17
378
ANTZUOLAKO ERRUKIZKO AMAREN PARROKIA ETA ERLOJUA (III)
14/01/17
379
ANTZUOLAKO HAUTESKUNDEAK: UDAL HAUTESKUNDEAK (2003/05/25)
21/01/17
380
ANTZUOLARREN LANBIDEAK 1924. URTEAN
28/01/17
381
"LOS LASCURAIN" LIBURUA
04/02/17
382
ANTZUOLAKO ODOL EMAILEAK 45 URTE GIZA ZERBITZUAN!!!
05/02/17
383
ERRUKIZKO AMAREN PARROKIAREN ALDAREAK (I)
11/02/17
384
OLARANGO LANTOKIA SUTAN eta BERE KRONIKA
12/02/17
385
IPARRAGIRREREN BERTSOAK ANTZUOLAN OSPATZEN DEN ALARDERAKO
18/02/17
386
MADALENA OSPITALA eta ERRUKIZKO AMAREN PARROKIA: LEHEN UDAL BATZAR LEKUAK
19/02/17
387
MARIA DE UGARTEREN 1510ko TESTAMENTUA
25/02/17
388
ANTZUOLAKO HAUTESKUNDEAK: UDAL HAUTESKUNDEAK (2007)
26/02/17
389
ERRUKIZKO AMAREN PARROKIAREN ERRETAULAK, ALDAREAK, IRUDIAK, MARGOAK (II): 1696. Urtea.
04/03/17
390
EUSTAQUIO AGIRREOLEA MARGOLARIA ANTZUOLAN
11/03/17
391
BAZTARRINA BASERRIETAN MUGARRIAK JARTZEN (1595. urtea)
18/03/17
392
ANTZUOLAKO GAZTAINONDO ZAHARRENA?
25/03/17
393
GABRIEL MARIA RAIMUNDO DE AZCARATE-LASCURAIN (1741-1819)
01/04/17
394
ERRUKIZKO AMAREN PARROKIAKO ALDAREAK: SANTO KRISTOAREN ALDAREA
09/04/17
395
IRINMODO GIDA (2017ko UDABERRIA)
14/04/17
396
ANTZUOLAKO HAUTESKUNDEAK: UDAL HAUTESKUNDEAK (2011)
15/04/17
397
ONDAMENDIKO ARGINDARRETXEA
23/04/17
398
ANTZUOLAKO LANTOKIAK (VI): “EZTALA” KOLERIA
29/04/17
399
ANTZUOLAKO LANTOKIAK (VII): ELORZA-ETXANIZ KOLERIA
06/05/17
400
ONDAMENDI (UROLA) BASERRIA
13/05/17
401
“GAZTEAK GERA GAZTE EZ GAUDE KONFORME” (1940)
22/05/17
402
AITZAGABASALDEZAHARRETIK BERRIRA
22/05/17
403
ANTZUOLAKO HAUTESKUNDEAK: UDAL HAUTESKUNDEAK (2015)
28/05/17
404
ERRUKIZKO AMAREN PARROKIAREN ALDAREA (VIII): JESUS ETA MARIA BIHOTZAREN ALDAREA
03/06/17
405
TXONDORRAK ETA IKAZGILEAK (II)
10/06/17
406
LASKURAIN ERROTA
18/06/17
407
ERRUKIZKO AMAREN PARROKIAREN ALDAREA (IV): ARROSARIO AMAREN ALDAREA
24/06/17
408
TROKEO DANTZA ETA ALARDEA
01/07/17
409
1500. URTEKO LAPATZA BASERRIKO TESTAMENTUA
08/07/17
410
IRALA AZPIKO BASERRIAREN SALMENTA-EROSKETA (I)
16/07/17
411
IRALA AZPIKO BASERRIAREN SALMENTA-EROSKETA (II)
16/07/17
412
KANPANDORREKO HONTZAK
30/07/17
413
GARI BILKETA (II)
05/08/17
414
IRAETA BASERRIKO ARTXIBOA BERRESKURATZEN
13/08/17
415
IRINMODO AURKIBIDEA (UDA, 2017)
15/08/17
416
IGERIBAR-AIZPARRUNDI BASERRIA DESAGERTUTA
19/08/17
417
OHOREA edo ONDRA GALTZEA
26/08/17
418
GARAI BATEKO DANBOLINDARIAK ETA DANBOR-JOLEAK ANTZUOLAN
02/09/17
419
HERRIKO KARTZELA eta PRESOAK
09/09/17
420
EZKONTZA KAPITULAZIOAK (1654): LAUSAGARRETA ETA YGUERIBAR-AYZPARRUNDI (I)
23/09/17
421
EZKONTZA KAPITULAZIOAK (1654): LAUSAGARRETA ETA YGUERIBAR-AYZPARRUNDI (II)
30/09/17
422
SAN BARTOLOME ERMITA NON BERRERAIKI (1669)
08/10/17
423
ANTZUOLAKO ITURRIAK (XIX): ARRANDARIKO ITURRI BERRIA
12/10/17
424
ERRUKIZKO AMAREN PARROKIAREN ALDAREA (V): SAN ESTEBAN
14/10/17
425
ANTZUOLARRAK AMERIKETARA XIX. MENDEAN
21/10/17
426
FLYSH FORMAZIOAK ANTZUOLAN (II) : AIZPEKOLA-TRENBIDEAN
28/10/17
427
INTSUMISIO MUGIMENDUA ANTZUOLAN
04/11/17
428
MAROKOKO GERRA (1859-1860) ETA ANTZUOLA
12/11/17
429
AIHERRA-ANTZUOLA (2017)
18/11/17
430
NOLA ORDAINDU INDEPENDENTZIA (1629-1631)
25/11/17
431
ALARDEA: BURUZAGIAK MAIRUARI ESKUA EMATEN
02/12717
432
ERRUKIZKO AMAREN PARROKIA eta FRANTZISKO ASISko MARGOA
08/12/17
433
JOAN PEREZ DE ZUMETA AREQUIPAN (PERU) HILDA
10/12/17
434
CASA MALAGA ETXEA
16/12/17
435
ERAUTZA BASERRIKO EZKONTZA ONDASUNAK (1664)
24/12/17
436
ERRUKIZKO AMAREN PARROKIAREN ALDAREAK (VI): MARIA MADALENA
30/12/17
437
URTE BERRIARI ONGI ETORRIA LIZARGARATETIK
01/01/18