2018/01/01

URTE BERRIARI ONGI ETORRIA LIZARGARATEN

 1985eko urtearen hasiera Argilekun, Koroson.

1972an sortu zen ofizialki Arrola Mendizale Elkartea, eta harrez geroztik ari da urtarrilaren batean urte berriari ongi etorria ematen Arrola-Koroso aldera etortzen diren mendizale guztiei, salda beroa eta txistorra eskainiz.


 Jose "Zupide"

Urtero, beraz, Jose Lizarralde "Zupide" ari da aurreko egunean salda ederra prestatzen.


Nahiz eta une honetan Jose, elkartearen batzordeko partaidea ez izan, urtero bere gain hartzen du egun honen ardura, Arrola elkartean dauden beste partaide batzuekin batera.

Lizargarate baserria.

Aurten ere bete da tradizioa, eta 60 bat lagun elkartu gara Lizargarate baserrian, izan ere pare bat urte baitira tokiz aldatu beharra izatea salda hartzeko biltokiak.


Jose eta Nekane txistorra prestatzen

Hasiera batean Argilekun izeneko bordan (Koroson) egiten zen ospakizun hau, baina duela pare bat urte-edo Lizargaraten egiten da, bertako komodidadea ere (sukaldea, egoteko lekua, ...) egokiagoa baita.








JOSE "ZUPIDE"rekin BATERA ARROLAKO PARTAIDEAK: IMANOL LIZARRALDE, JABIER GURIDI eta NEKANE IDIAKEZ



Esan bezala, Lizargarate baserriak erosotasuna eskaintzen duen eraikuntza da, eta bertan aterpea ere asko eskertzen da; are gehiago eguraldia makurra denean.







Eta Lizargarate-Landarraitz ingurutik dauden inguruak benetan ikusgarriak dira. Argazkian Udalaitz eta Anboto antzeman daitezke.


ARGILEKU, ANTZUOLA bilaketarekin bat datozen irudiak
1991. URTEAN OSPATUTAKO URTARRILAK 1eko EGUNA



Esan bezala, ez da dagoeneko Argilekuko txabolan urteroko erritoa ospatzen, eta bertako beheko suan ez da su txinparta eta su hondarrik antzematen. Ikusiko dugu noiz arte!

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario