2018/04/01

ARANSORO ERREKA, ITURBURUA ETA ITURRIA

Ez da agian oso ezaguna izango erreka honen izena herritarren artean, nahiz eta oso auzo edo inguru ezagunetik pasa, Irimoegigoitik.

Errekatxo hau Otamendira ailegatu aurretik "Los Vascongados" trenbidearen biaduktu azpitik pasatzen da. Azpi horretan beste iturburu bat (Otamendiko iturria ere hornitzen duena) dago, eta garai batean Olaran lantokiak aprobetxatzen zituen bere urak larruontze ekoizpenerako. 

Hala, tutuen bitartez ur guzti hori trenbidearen azpian dagoen kutxeta batean batzen zen (eta da). Kutxeta horretatik Irala baserri aurrean dagoen ur biltegiraino kanalizatu eta eramaten da. Garai batean, Olaran lantokia martxan zegoenean, ur tutu baten bidez jaisten zen ura Ondarreraino, lantokiraino.

Esan,Garitanoren aroztegiak ere aprobetxatzen zuela ur hau.

Gaur, berriz, Irala baserri aurrean botatzen ditu urak, eta bere inguruko baratzak ureztatzeko ere erabiltzen da, eta baita iturri gisa ere.

 ARANSORO ERREKA eta ITURBURUA: 
KUTXETA ETA TUTUAK
 URAK BIDERATZEKO KUTXETA
UR KANALIZATUA JARRAITZEKO KUTXETA BATZUK ERE BADAUDE BIDEAN


IRALAKO URA/ITURRIA


ARANSORO ERREKA, ITURBURUA ETA ITURRIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario