2018/04/28

GERRA OSTEKO ZIGORRAK (I): ELOY LAMARIANO


ELOY LAMARIANO LARRAÑAGA

Eloy Lamariano Larrañaga 1879ko abenduaren 1ean jaio zen Antzuolan. Gurasoak Jose Felipe Lamariano Lizarralde eta Eufemia Larrañaga Antzuola izan ziren[1].  Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ-PNV) eta 1911n sortu zen Euskal Langileen  Alkartasuneko (ELA) afiliatua ere izan zen. 1915ean, berriz, herriko alkateordea izatera ere iritsi zen. Ofizioz larru-ontzan jarduten zuen; kurtidorea zen bere lanbidea. Batzar Nagusiko ordezkaria ere izan zen; baita Euzko Bazkuna delakoaren kide ere. Bide batez euskal udal mugimenduan parte hartze sutsua ere izan zuen. 

Ikusten den bezala, maila handiko konpromiso politikoa hartu zuen antzuolarra izan zen Eloy Lamariano.

Badakigu Ondarren, gaur Amarrendegiko etxea denean bizi zela Gerra Zibila etorri aurretik (1935), bere emaztea (eta jaiotzez planetziarra) zen Dorotea Aldazabalekin eta beren bost seme-alabekin (Emiliano, Concepción, Isabel, Antonia eta Gregorio).

Gerra zibilean faxistak Antzuolan sartu aurretik ihes egin beharra izan omen zuen. Bere ondasunak, ondoren, 3.255 pezetako balio zutenak, konfiskatuak izan ziren berehala. 

Gero, zigortua ere izan zen “a que pague al Estado en concepto de indemnización de perjuicios MIL PESETAS por el TRIBUNAL DE RESPONSABILIDADES POLÍTICAS DE NAVARRA”.


[1] Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa/F06.024//1253/001-01(f.166r,nº--/B,1879-12-01)


HERRI UDAL ORDEZKARI DESBERDINAK. 
ALKATE ORDEA, ELOY LAMARIANO (1915. URTEA)

Iruñean emandako sententzia baten arabera zigortuta izan zen 1942ko martxoaren 2an. Ikusi azpian horren kopia:




Oharra:

Atal hau urtetan informatzaile sutsua izan dudan Maximo Ariztiri eskaini nahi diot. Blog honetan azaltzen den informazio asko  ere berari zor diot. Baita Eloy Lamarianori buruz atal honetan azaltzen dena ere. Eskerrik asko, Maximo!

Informazio iturriak:

No hay comentarios:

Publicar un comentario