2018/05/01

IRAZABALGO edo IZAS ITURRIA (XXI)


Iturria kokatzeko mapa eta Ugartetorre baserria. Atzean, Aranburu (Anbu).
ugartetorre, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiak


Lizarraga auzoan kokatzen da iturri hau, Ugartetorre baserritik Irazabal errekatxoa gora jarraituz, 100 bat metrotara. Nik neuk laguntzaile bat izan dut inguru hau ezagutzeko: Patxi "Udala". Berak ondo ezagutzen ditu bertako bazterrak, Udala baserrirako ur depositua ere bertan dagoelako. Hala ere, ezagutu "Izas" iturria bezala ezagutu du betidanik, eta ez Irazabalgo iturria.



  UGARTETORREKO UR BITEGIA ETA ITURRIA

Oso inguru urtsua da iturri hau, trenbidetik behera datorren erreka inguru guzti hau bezala. Bertako ur emanetatik, bada, Udala baserriko etxekoek edaten dute ura. Inguruan ere dago Ugartetorrera doan ur depositua; baita baserri aurrean dagoen aska eta iturrira doana ere.

   URA EDATEKO ANTOSIÑA ERE BADAGO BERTAN 

Kareharri asko ei dauka iturriak eta horregatik Urkuluko ura sartu behar izan zuten baserriak, kaineriak-eta karez beteta (`troska´) geratzen zirelako.

Patxik esaten dit Elay-ko langileak ere joaten zirela ura hartzera sarri, baita Bareñoko langileak ere.

Udala baserriko ur biltegia

Gaur egun ura dario etengabe iturriari, eta ez da agortzen. 

Euri asko egiten duenean, baina, lokatza asko egoten den tokia da, iturria bera zoko batean dagoelako.

  IRAZABALGO/IZAS ITURRIAN, URA ETENGABE

Aldi berean, Ugartetorreko baserri aurrean ikusten dugun iturrira datorren ura ere bertakoa ei da. 




Eskerrik asko Patxi "Udalari".

No hay comentarios:

Publicar un comentario